Instalatu doan UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren plugin-a Microsoft Word-en edota LibreOffice/OpenOffice-n

2013/03/07

UZEIren Sinonimoen Hiztegia testu-tratamendurako programa ohikoenetan erraz erabil daiteke, horretarako prestatutako doako plugin-a deskargatuz gero

Hiztegiaren edukia Euskaltzaindiaren arauen argitan berrikusita eta osatuta dago, eta hiztegiaren informazio-iturriak ere ugaritu egin dira azken urteotan. Sinonimoen kopuruari dagokionean, berriz, guztira, 25.505 forma sinonimodun biltzen ditu eskuragarri dagoen bertsioak eta, aurreko edizioan bezala, euskalki- eta erabilera-markak jasotzen ditu idazkeraren estiloa gordetzen laguntzeko.

Plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako dago eskuragarri, erabiltzaileen gehiengoa kontuan hartu baita:

  • Microsoft Word 2003, 2007 eta 2010
  • LibreOffice / OpenOffice (OpenOffice 3.3, LibreOffice 3.3tik aurrerakoak), bai Windows bai Linux sistema eragileetarako.

Dokumentu bat idazten ari garenean, botoi laguntzailearekin hitzaren gainean klik egin eta sinonimoa eskuratzeko aukera dugunez, errazago joko dugu sinonimoaren bila, beste inora bila joaten ibili gabe. Klik batean hiztegia aberasteko aukera ematen digu plugin-ak.

Formaren sinonimoa lortzen dugu, ez hiztegi-sarrera bera. Alegia, “bukatu”ren sinonimoa bilatzen badugu, baina testuan “bukatzeko” idatzi badugu, bueltatuko diguna, besteak beste, “amaitzeko” izango da, ez “amaitu” hutsa. Beraz, nahi dugun hitzaren gainean sinonimoa eskatu eta ordezteko esanda, idazten jarrai dezakegu, programak hitzaren analisia egiten baitu, bai eta sinonimoaren sorkuntza ere.

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-17894/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/plugin.html


Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.