IXA Taldea (EHU/UPV): Itzulpen Automatikoko Europako Elkartean partaide instituzionala da Ixa Taldea

2013/01/14

European Association of Machine Translation elkartean hamaikagarren partaide instituzionala bihurtu da Ixa Taldea 2012 urtean

EAMT elkartearen helburua itzulpengintza automatikoan eta itzulpen-tresnagintzan interesa duten ikertzaile, garatzaile eta erabiltzaileentzako zerbitzuak eskaintzea da. Besteak beste, bi urterik behin EAMT eta MT Summit konferentziak antolatzen ditu, eta MT-List lista eta Compendium of Translation Software  biltegia kudatzen ditu.

EAMT elkartea mundu mailako International Association for Machine Translation (IAMT) elkartearen barruan dago.

Maila berean mugitzen dira Amerikako elkartea (Association for Machine Translation in the Americas, AMTA) eta Asiakoa (Asia-Pacific Association for Machine Translation, AAMT).

Guztira orain hamaika gara EAMTko elkartearen bazkide bereziak, instituzioak edo enpresak garenok:

  • Apertium
  • Applied Language Solutions
  • CCL Leuven
  • CNGL
  • CrossLang
  • IXA Group
  • LTC
  • PROMT
  • Sanasoft
  • Transducens
  • Universitat Oberta de Catalunya

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/01/09/ixa-eamt/

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.