@IxaTaldea: NewsReader proiektua abian jarri dute Amsterdamen

2013/02/07

@IxaTaldea NewsReader proiektuko bost partaideetako bat da (EU FP7 programa, grant 316404, 2013 – 2015).Urtarrilaren 23an proiektua martxan jartzeko lehen bilera egin da Amsterdameko VU Unibertsitatean

Hauek gara kontsortzioko kideak :

Gaur egunean albiste-datuen kopuruak ikaragarri handiak dira eta zabalduz doaz gainera. Mila milioika dokumentu eduki dezakegu gordeta eta milioika dokumentu berri sortzen dira egunero. Gertaera berrien aurrean arin erantzun behar duten erabaki-guneetako langileek ezintasunean ibiltzen dira gaur egunean, egun erabiltzen diren soluzioek ez baitabiltza behar bezala. Ondorioz ia ezinezkoa da erabakiak hartzea informazio esanguratsu guztia eskuratuta, eta profesional horiek moldatu behar izaten dira informazio ez-osoa, ez-zehatza eta zaharkituarekin.

NewsReader proiektuan erabaki-prozesuetan laguntzeko tresna bat garatu nahi da. Profesionalari interfaze grafikoen bidez dokumentuak lerro historikoetan antolatuta erakutsiko zaizkio. Elkarrekintzaren bidez dokumentuen berritasun maila aztertu ahal izango du. Helburua da erauztea zer gertatu zion nori, non eta noiz, eta jakitea horrelakoak  bereizten  lerro historiko diferenteetan. Horrela, iraganeko gertaerak aztertuz NewsReader etorkizuneko gertaerak aurreikusteko gauza izango da. Gertaera berriak azaltzeko ahalmena lortuko du iraganeko datuak erabiliz. Finantzetako eta ekonomiako profesionalek testatuko dute tresna hau proiektuko azken urtean.

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2013/02/05/newsreader-ixa/

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk lankidetza-hitzarmena sinatu du ANETI Itzulpen eta Interpretazio Enpresen Elkarte Nazionalarekin

2023/03/09

Arancha Caballero: "Dagoeneko proiektu ezberdinak ikusten ditugu non ANETIko bazkideek lagundu dezaketen".

Natural Vox, LANGUNEKO bazkide berria

2023/02/23

Ahots- eta komunikazio-soluzioak eskaintzen dituen enpresa LANGUNEKO kide bihurtu berri da.

LANGUNEko bazkide den UZEIk, Eusko Jaurlaritzarekin batera, arkitekturaren esparruko terminoen hiztegia plazaratu du

2023/02/02

Erreferentziazko lineako tresna bat da, ia 5.100 termino dituen hiztegi elebidun adostu, zabal eta eguneratua.