KOMAk bere komunikazio plan berria aurkezten du: KOMA Open Communication

2011/12/05

KOMAk bere komunikazio plan berria KOMA OPEN COMMUNICATION deitzen dena, aurkeztu nahi dizuegu guztioi. Plan honek komunikazio oinarriak sakonki berritzen ditu eta bezero, ikasle, partners, irakasle, KOMAko kide bakoitza eta mundu osoarentzat, orokorrean 360º irekitako estrategia berrira egokitzen da.

Aspaldi berrikuntzaren aldeko gure bide estrategikoan KOMA OPEN INNOVATION ontziratu bagenuen, oraingoan hainbat ekimen irekien bitartez komunikazio eredu berriari ekiten diogu, mundu guztiaren iritziak, esperientziak eta ezbaiak ezagutzera eman nahi duena, partitu, entzun, hitz egin, informatu, iritzia eman, hobetu eta berritzeko helburuarekin.

KOMAk bide hau hasita zuen, baina orain eta ditugun inguruei esker, komunikazioa lau haizeetara irekitzeko garaia heldu zaigu. Ez itzazue gal hurrengo elkarrizketak, bitartean aurkezpen dokumentua aurkezten dizuegu bai eta KOMA OPEN COMMUNICATIONen ideiak laburtzen dituen bideoa ere.uropako erakundeekin egindako lan-saioak funtsezko une batean egin dira, Europako Batzordeak gaur aurkeztu baitu EBaren etorkizuneko programa-sorta kultur industriarentzat eta industria sortzaileentzat, eta 2014-2020 aldirako Creative Europe izenekoaren barnean sartzen direnak. Creative Europeren bidez, Europar Batasunak kultur industrien eta industria sortzaileen funtsezko eginkizuna aitortzen du EBaren ekonomiarako. “Kulturaren ekonomia” izenekoa Europako BPGaren % 4,5 da eta EBeko enpleguaren % 3,8 bat (8,5 milioi pertsona).

http://www.komalingua.com/Noticia_369/KOMAk_BERE_KOMUNIKAZIO_PLAN_BERRIA_AURKEZTEN_DU__K.aspx

Albiste erlazionatuak

Ekosistema teknologiko eta industriala Bilbon elkartu dira, adimen artifizial burujabe baterantz aurrera egiteko

2026/04/23

ALIA Foroak adimen artifizialaren aukerak, azpiegitura publikoak eta horiek industrian ezartzeko ekimen estrategikoak hurbildu dizkie enpresa eta erakundeei.

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.