KSI BERRITZAILE programa

2017/10/02

Eusko Jaurlaritzak KSI BERRITZAILE programa jarri du martxan kultur eta sormen industria sektorea bultzatzeko, zeinaren barnean dagoen baita ere hizkuntzaren industria.

Diru laguntza hauetan beronen bidez Eusko Jaurlaritzak kultur eta sormen industriaren sektorea lagundu nahi du, sektore horretako enpresa eta elkarteei lehiakorragoak izateko hainbat tresna eskuratzeko erraztasunak emanez. Kultur eta sormen industriaren barnean honako azpisektoreak hartzen ditu kontutan Eusko Jaurlaritzak:

·         Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)

·         Musika

·         Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)

·         Hizkuntzaren industriak

·         Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)

·         Eskulangintza

·         Argitalpenak eta medio inprimatuak

·         Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)

·         Bideojokoak

·         Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)

·         Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)

·         Arkitektura

·         Moda (moda-osagarriak barne)

·         Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)

·         Publizitatea eta marketina

 KSI BERRITZAILE programak honako lerrotan lagundu nahi du:

Teknologikoa: Batetik lerro teknologikoa, zeinaren bidez Vicomtech-IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoek kultura eta sormen industriaren barruan aurreikusten diren azpisektore desberdinetako enpresa eta elkarte interesatuei  hainbat arlotako transferentzia teknologikoa egiteko aukera dagoen. Webgunean ikus dezakezuenez, aste honetan bertan bisitatu ditzakezue aipatutako zentro teknologikoak informazio zehatzagoa izateko. Workshop saioak irailaren 26an, 27an, 28an eta 29an izango dira, aipatu zentro teknologikoen egoitzatan.

Finantzarioa: Bestetik lerro finantzarioa dago. ELKARGIk hainbat aholkularitza saio antolatu ditu entitate finantzarioetan maileguak eskatu nahi dutenek ekonomi barne kontuak ahalik eta egokien presta dezaten.

Kudeaketa: Azkenik kudeaketa lerroa dago Euskaliten eskutik. Horri esker enpresa interesatuek kudeaketa aurreratuaren bidetik abia daitezke. Entitateek autodiagnostikoa, era autonomoan, egiteko aukera izango dute edota  aholkularitza presentzialaren bidez ere.

Lerro desberdinetan hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago jada eta urriaren 20ean amaituko da. Hautatutakoek kosturik gabe jasoko dituzte adostutako zerbitzuak

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.