KSI BERRITZAILE PROGRAMAREN 2020ko EDIZIOA ABIAN DA

2020/02/24

KSI BERRITZAILE 2020 programaren deialdia dagoeneko irekita dago, aurten ere Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen egitasmoaren hirugarren edizioa hain zuzen. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza eta transferentzia teknologikoa, Tecnalia eta Vicomtechen eskutik; antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza, Euskalitekek bultzatuta; eta enpresen finantza-gaikuntza Elkargiren eskutik.

             1. Ardatza- Berrikuntza eta Transferentzia teknologikoa

Transferentzia teknologikoa sustatzea Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoetatik Kultura eta Sormen Industrietara (KSI) da honen helburua. Horrela, batetik, globalagoak diren merkatuei begirako produktu eta zerbitzu berritzaileak prestatuko dira, eta bestetik, sinergiak eta aukera eta garapen berritzailerako espazio berriak sortuko dira.

Helburua

Proiektu enpresarial baten proposamena zehaztuko da, zentro teknologikoek eskainiko dituzten aktibo teknologiko eta laborategiak baliatuta. Aukeratu hurrengo aukeren artean parte hartzeko modalitate bat:

- Teknologia zure enpresan duen bideragarritasuna aztertu eta mock-up prototipoa definitu.

- Teknologia frogatu eta zure prototipoa definitu.

- Teknologia garatu eta martxan jarri zure enpresan.

Proposamenak aurkezteko epea martxoak 2an irekiko da.

·         2. Ardatza- Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresen antolamendu ereduak berritu eta kudeaketa sistemak hobetzea da ardatz honen egitekoa, horren bidez lehiakorragoak izan daitezen. Eginkizun horretan EUSKALIT-en laguntza izango dute.

Helburua

BI FASE desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA

2. FASEA- KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA

Informazio guztia orrialde honetan aurkitu dezakezue:

http://www.ksiberritzaile.eus/

Albiste erlazionatuak

Mugaz gaindiko komunikazio eleanitzari buruzko uda-ikastaroa

2025/04/11

Komunikazio eleanitzari buruzko mugaz gaindiko udako ikastaroa izango da 2025eko uztailaren 2an Baionako Arteen Hirian.

Hizkuntza teknologien inpaktu handiko erabilera-kasuen azterketa aurkeztu du LANGUNEk

2025/04/08

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hitz Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak, EMUN kooperatibarekin eta Langunerekin lankidetzan hizkuntza teknologietan inpaktu handiko erabilera-kasuak identifikatzea helburu izan duen azterketa burutu du.