@langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien sektoreko Gogoeta Estrategikoaren Prozesua 2014-2017. 2013ko uztaila - 2014ko martxoa

2014/01/07

LANGUNEk gogoeta-prozesua hasi du, besteak beste, hurrengo lau urteetarako (2014-2017) lan, proiektu eta jardueren ildoak identifikatzeko asmoz, eskualdean, estatuan eta nazioartean hizkuntza-industrien sektoreko lankidetza eta lehiakortasuna bultzatu eta indartzera bideratuta

Lanaren kudeaketa- eta partaidetza-oinarriak koordinatu eta optimizatzeko, talde batzuk proposatu ditugu, eta talde horietan bazkideak diren erakundeak, bazkideak ez direnak (hizkuntza-industriaren sektorekoak) eta zuzenean gure sektorekoak ez diren beste eragile batzuk, baina prozesua beren esperientzia eta ezagutzarekin aberastuko dutenak (Beste Cluster batzuk, Innobasque, Orkestra, Herri Administrazioak) parte hartuko dute.

Egundaino gai hauetan aurreratu dugu: Barneko azterketa, balio-katea, kanpoko azterketa eta erreferentzia interesgarriak, AMIA, arrakastarako oinarrizko alderdiak, helburua/ikuspegia eta baloreak, ildo eta helburu estrategikoak, elkartearentzako negozio-eredua, aginte-koadroa, eta hurrengo lau urteetan zehar landuko ditugun proiektu estrategikoetara hurbilketa egiten aritu gara azken asteotan.

Landuko ditugun proiektu eta ekimenen helburua sektoreko erakundeak indartzea da, bost erronka estrategiko garrantzitsu hauetan oinarrituz:

  • Sektoreko erakundeen ikusgarritasuna
  • Posizionatze globala
  • Bikaintasuna eta berrikuntza
  • Tamaina/gaitasuna
  • Enpresen arteko, hainbat sektoreren arteko lankidetza, publiko-pribatua.

Erakunde guztioi ekimen handi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, batera abiaraziko ditugun ideien ekarpenak eginez eta proiektuak proposatuz. Horretarako, harremanetan jarri besterik ez duzue (langune@langune.com).

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du

2024/10/10

Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du

2024/10/08

Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.