LANGUNE Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldian

2023/12/04

Lohitzune Txarola: "Euskadiko hizkuntza industria indartsua da, eta beste hizkuntza batzuk guri begira daude”.

Card image cap

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren ardatz Kultura eta Hizkuntza Politika sailak martxan duen GAITU kanpaina izan zen eta, horregatik, Tabakalerak jasotako ekitaldian hizkuntza-teknologietan aurrera egiteko eta euskara garapen teknologiko handiko Europako hizkuntzen artean jartzeko, eremu digitalean ere euskararen presentzia areagotzea beharrezkoa dela azpimarratu zen.

Lohitzune Txarolak, LANGUNEko zuzendariak, Euskadiko hizkuntza industriaren sendotasuna eta lehiakortasuna azpimarratu zituen ekitaldian: “Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan Euskadin bost teknologia zentro ditugu oso metro gutxitan, eta Europan leku gutxi daude potentzial hori dutenak. Euskara, hizkuntza teknologien garapenean, Norvegiarraren pare dago egun, eta hau, Euskal Herriko sektoreak egindako indarrak ahalbidetu du. Sektorea indartsua da, eta beste hizkuntza batzuk guri begira daude”.

Ekitaldian LANGUNEko bazkide den Orai Teknologia NLPko Josu Aztiriak eta Igor Leturiak parte hartu zuten ere eta euskarazko adimen artifizialaren gaitasuna eta Mycroft.eus prototipoa aurkeztu zituzten.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.