@langune Parisko EXPOLANGUES munduko hizkuntzen azokan erakusgai

2013/02/01

Expo Port de Versaillesen burutzen den Expolangues azokak mundu osoko hizkuntzak hartzen ditu bere baitan: aurten 80 hizkuntza bilduko dira bertan, eta 24.000 bisitari inguru espero dituzte, iazko kopuruen arabera

Europa mailako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa den Parisko Expolangues azoka otsailaren 6tik 9ra burutuko da aurten, eta han izango da euskara hizkuntza behin berriro: Etxepare Euskal Institutuak - @etxepareEU, gure hizkuntzari buruzko argibidea eta baliabide ezberdinen berri emango duen stand bat antolatu du. Azkue Fundazioa -  @AzkueFundazioa eta Langune Elkartea - @langune ere gunean egoteko eta haiek sortutako materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko aukera izango dute, Institutuak luzatu dien lankidetza-gonbidapenari esker.

Izan ere, haien materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteaz gain, erakunde eta enpresa horietako zenbait ordezkari ere azokan izango dira, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariarekin bat eginez: Josune Ariztondo eta Miren Gobaran (Bizkaiko Foru Aldundia - eta Azkue Fundazioa), Fernando Alana (LANGUNE), Miren Azkarate eta Pello Salaburu (EHUko Euskara Institutua), Joseba Ossa (Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak), Itziar Nogueras (Elhuyar Fundazioa) eta Elena Garcia (Eleka).

Etxepare Euskal Institutuko standera gerturatuko diren horiek gure hizkuntzari buruzko azalpen eta bitarteko ezberdinak aurkituko dituzte: liburuak, material didaktikoa, hiztegiak, euskara mundu osoan ikasteko baliabideen berri, beste hizkuntzetara itzuli diren euskarazko liburuen katalogoak edota euskaraz lehen urratsak egiteko aukera.  Badu, Bada Euskara mundu eleanitzean erakusketari buruzko argibidea ere banatuko da bertan #badubada, eta katalogoa eleaniztuna ere ikusgai izango da.

Albiste erlazionatuak

ALIA proiektua aurkeztu da Euskadin, AAren Europako lehen azpiegitura publiko irekia eta eleanitza

2026/03/23

Jardunaldia, LANGUNEk, GAIA Klusterrak eta Hitz Zentroak antolatu dute elkarlanean.

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.