LANGUNEK kultur ekitaldien eleaniztasuna errazteko zerbitzua martxan jartzeko prototipoa sortu du

2022/04/07

Aplikazioak ekitaldien antolatzaileei aukera desberdinak eskaini nahi dizkie tresna bateratu baten bitartez: Zuzeneko streaming-eko azpitituluak; hitzaldi eta prentsaurrekoetan grabatutako bideoen transkribapenak eta itzulpenak; etab.

Card image cap

Etorkizunean Kultur Ekitaldien Eleaniztasunerako Zerbitzua (KEEZ) martxan jarri ahal izateko demoa garatu du Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak. Zerbitzu honek kultur ekitaldietako antolatzaileei eleaniztasunerako bidean erantzun bateratua ematea du helburu. Garatutako demoak ekitaldien informazioa hizkuntza desberdinetan eta modu antolatuan ematea bilatzen du eta hainbat adibideren bidez, transkribapen eta itzulpen teknologiek eskaintzen dituzten aukerak ikusi ahal dira, euskaraz, zein gaztelaniaz.

Donostiako Zinemaldia, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia... Inoiz baino nazioarteko kultur ekitaldi gehiago daude gaur egun Euskal Herrian. Eta, beraz, hizkuntza desberdinen kudeaketa egokia gero eta garrantzitsuagoa da ekitaldien antolaketan. KEEZ aplikazioak ekitaldien antolatzaileei aukera desberdinak eskaini nahi dizkie tresna bateratu baten bitartez: Zuzeneko streaming-eko azpitituluak; hitzaldi eta prentsaurrekoetan grabatutako bideoen transkribapenak eta itzulpenak; aldez aurretik prestatutako ikus-entzunezko materialen azpi-titulazioak, transkribapenak eta itzulpenak; eta hedabideentzako informazioaren itzulpenak. LANGUNEK Euskal Herriko hizkuntzen industria ordezkari bezala, bere baitan biltzen ditu itzulpen enpresak, enpresa teknologikoak, ikerketa taldeak... eta beraz, honelako zerbitzu integral batek beharrezkoak dituen zerbitzu desberdinak modu integralean eskaintzeko gai da.

LANGUNEK eta kide diren Gipuzkoako hizkuntza industriaren inguruko hainbat eragilek elkarlanean diseinatu duten prototipo hau Elhuyarrek garatutako hizkuntz teknologian oinarrituta dago. Bestalde, Maramara itzulpen enpresak, Langunerekin batera, kultur ekitaldien diagnostikoa egin du eta Iametzak teknologiaren aplikazio praktikoa, demoa eta aplikazioaren garapena.

Momentu honetan LANGUNE KEEZ zerbitzua ekitaldi esanguratsu batean proiektu pilotu gisa martxan jartzeko helburuz, eragile desberdinekin harremanetan ari da.

Albiste erlazionatuak

Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura

2025/01/27

LANGUNEko kide den UZEIk, Kutxa Fundazioa, AZTI, BC3, IHOBE eta Naturklimarekin elkarlanean, euskarazko komunikazioa erraztuko duen baliabide berri bat sortu du.

LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.