Languneko bazkide den Elhuyarrek Creative Europe Programme-ko MEDIA azpiprogramaren laguntza jaso du

2022/12/12

Dirulaguntza azpititulu eta bikoizketa eleanitzeko sistema automatikoa garatzeko erabiliko da.

Card image cap

Languneko bazkidea den Elhuyar Fundazioak Europako Creative Europe Programme-ko (CREA) MEDIA azpiprogramaren dirulaguntza jaso du azpititulu eta bikoizketa eleanitzeko sistema automatikoa garatzeko. Elhuyarren Multilingtool proiektuak B2B online plataforma bat proposatzen du gaztelaniarako (+euskara, katalana eta galegoa), ingeleserako eta frantseserako azpititulu eleaniztunetarako eta bikoizketarako modulu berritzaileak integratzen dituena.

CREA azpiprogramak 46 eskaera jaso zituen eta 11 ekimen babestu ditu guztira 7.369.245,87 euroekin.
 
Laguntza-lerro horren bidez, CREA azpiprogramak laguntza ematen du Europako ikus-entzunezko lanen eskuragarritasuna, ikusgarritasuna eta audientzia handitzeko tresna eta negozio-eredu berritzaileak garatzeko eta/edo zabaltzeko, Europako ikus-entzunezkoen industriaren lehiakortasuna eta industriaren ekologia handitzen lagunduz.
 
Proiektu onuradunen hautaketak erakusten du iazko deialdiak joera positiboa izan zuela. Hautatutako 11 proiektuetatik, 9 lehen aldiz hautatu dira. 11 proiektu onuradunen koordinatzaileak Europako 6 herrialdetan ezarrita daude: Frantzian (5 proiektu), Alemanian (2), Norvegian (2). Belgikak eta Espainiak proiektu bat dute hautatua, hurrenez hurren.

Albiste erlazionatuak

bai&by, LANGUNEko bazkide berria

2023/05/09

Euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra.

EMUNen ikerketa: 'Euskara planak lehiakortasunerako palanka ote dira?'

2023/05/08

LANGUNEko bazkide den EMUNek iaz abiatu zuen ikerketaren helburua euskara planak enpresaren lehiakortasunean dauzkan onurak areagotzeko aukerak esperimentatzea da.

LANGUNEk ANETIren IV. Kongresua itxiko duen mahai-inguruan parte hartuko du

2023/05/05

Nola aurkezten da itzulpenaren eta interpretazioaren etorkizuna Espainian?