LANGUNEren VII. Asanblada Orokorra: Euskadiko hizkuntza-industriek 285M fakturatu zituzten 2015an

2016/09/12

Zenbaki horrek esan nahi du % 1,93 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.252 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,80 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 285.528.603 euro fakturatu zituen iaz, aurreko ekitaldian baino % 1,93 gehiago. Sektoreak 5.252 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dauden biztanleen % 0,50, eta horrek esan nahi du langile-kopurua % 1,80 areagotu dela 2014aren aldean. 

2016eko ekitaldirako aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,85 igoko da eta fakturazioa % 3, hurrenez hurren. Gipuzkoako eta Bizkaiko erakundeek nagusitasunari eusten diote, EAE osoko establezimenduen % 83 bi lurralde horietan baitaude. Datuak gaur aurkeztu ditugu jendaurrean, LANGUNEren urteko Batzar Orokorra egin ondoren, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean..

LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Elkartea Euskal Herrian) itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, eleaniztasunaren kudeaketan eta hizkuntza-teknologietan lan egiten duten 45 erakunde biltzen ditu (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak eta unibertsitateetako ikerketa-taldeak). Enpresa elkartuek EAEko hizkuntza-industriaren establezimendu guztien % 13,53 osatzen dute. 45 bazkideek 52,74 M€ fakturatu zituzten iaz, eta sektoreko enplegu osoaren % 25 hartzen dute Euskadin.

LANGUNEren Batzar Orokorrean, 2015ko Ekintza Planean planteatutako proiektu eta ekimen nagusien laburpena aurkeztu dugu. Hizkuntz Industriak Euskadirentzat sektore estrategiko gisa kokatzea da erronka nagusia. Ildo horretan, industria-sektore horrek honako hiru erronka hauei erantzun nahi die: euskal enpresetan hizkuntz aniztasunaren kudeaketa sartzea, espezializazio adimentsua ahalbidetzeko hizkuntz teknologiak sustatzea, eta Euskadiren hizkuntz eredua proiektatzea eremu urriko beste hainbat hizkuntzarentzat.

Jardunaldira gonbidatu bezala aurkeztu direnak honako hauek izan dira: Itziar Mena, Ikus-entzunezko eta eduki digitalen Kluster-eko zuzendaria Euskadin (EIKEN+), berak azaldu zien jardunaldiko gonbidatuei 2016. urtean abian jarriko diren ekimenak. Bestalde, Juan Diego Casals, Kultura Gazte eta Kirolen kontseilari-ordea ere jardunaldiaren partaide izan zen, berak,  Euskadiko Industri Kultura eta kreatibitateari lotutako gaiez hitz egin zuen. Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko, German Rigau-k (GRUPO IXA), Hizkuntzen Teknologei buruzko datorren urtetako ekimenei buruz hitz egin zuen.

LANGUNE EIKEN+-en integratzen da

Eusko Jaurlaritzako Klusterren politika berria dela eta 2016 hasieran, LANGUNE Kluster aurrekoak eta Ikus-entzunezko Klusterrak -EIKEN, elkarrekin integratu ziren biak batera indarrak batuz eta EDUKI DIGITALEN inguruko helburu nagusiak betetzeko.(Basque Audiovisual & Digital Content Cluster).

Kluster berria agente estrategiko bat bezala osatu da, non, "aterki" lana eginten duena eduki digitalen sektore desberdinetan ( Iragarkiak, hizkuntza...) balio erantsi nabari bat emanaz.//

https://flic.kr/s/aHskApbVb4

Albiste erlazionatuak

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.

Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko

2024/11/27

‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.

LANGUNE INDEUSen Lankidetza Sareko kide egin da

2024/11/22

LANGUNEk bat egiten du sareko helburuekin hizkuntzen kudeaketaren sustatzaile den aldetik.