Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek

2026/01/13

Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.

Card image cap

Leiho Morea kontsultarako baliabide bat da, feminismoaren alorreko euskarazko edukiak biltzen dituena, eta eremu horretako kontzeptuak ulertzeko eta diskurtsoak sortzeko, itzultzeko eta ikertzeko ezinbestekoak diren bi atal ditu: hiztegia (terminoak eta definizioak kontsultatzeko) eta idatzizko zein ikus-entzunezko edukien corpusa edo bilduma (terminoen eta bestelako edukien kontsulta egiteko).

Leiho Moreak bi eratako edukiak biltzen ditu: idatzizkoak (liburuak, prentsa-artikuluak, artikulu akademikoak, gidak...) eta ikus-entzunezkoak (podcastak, jardunaldi feministak...). Helburua da feminismoaren alorreko edukien bilduma esanguratsu bat sortzea eta baliabide hori erabilgarria izatea hizkuntzarekin zein edukiarekin lotutako askotariko kontsultak eta ikerketa-lanak egiteko.

Leiho Morea herritar guztiei zuzenduta dago, edozeini sortu baitakioke arlo honetako hitz baten esanahia argitzeko beharra edo diskurtso feministan kontzepturen bat euskaraz nola erabiltzen ari diren jakiteko nahia. Nolanahi ere, bereziki baliagarria da ohiko jardunean feminismoarekin lotutako edukiak sortzen aritzen direnentzat: mugimendu feministako kideak, kazetariak, idazleak, itzultzaileak, podcast-egileak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, ikertzaileak, berdintasun-teknikariak, politikariak… Bestalde, hizkuntzalariei zuzenduta ere badago, corpusaren atala euskararen azken urteetako bilakaera aztertzeko iturri oparoa baita.

Albiste oso irakurri hemen

Albiste erlazionatuak

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.