META-NET sarea. Hurrengo Mintegia: Challenges for Multilingual Europe

2011/01/29

META-NET sarea Europan sortutako bikaintasun-sarea da, Eleaniztasunaren inguruko agente teknologikoak bilduz.

Card image cap

Itzulpena eta Lokalizazioa
Media eta Informazio-zerbitzuak
Sistema Elkarreragileak

Hasierako partaideen artean Hizkuntz Teknologietan puntako ikerketa-talde batzuk daude, DFKI, DCU (http://www.dcu.ie/) eta FBK besteak beste.

Dokumentu interesgarriak sortzen hasita daude (adib. A Risk for our Languages – A Challenge for Language Technology) eta mintegi azpimarragarriak antolatzen dituzte.

Hurrengo mintegia Bruselan izango da  azaroaren 17 eta 18an. Gaia ezin-interesgarriagoa (Aukerak Europa Eleaniztunean) eta hitzaldien artean gai asko: industria audiobisuala,  ikerketa-agenda estrategikoa,  Patenteak eta Hizkuntz Teknologiak (HTak), Itzulpen automatikoa, Indiako egoera...)

Aurreko mintegi batean Languneko kide batzuk egon ginen: Eleka, UPV/EHUko Ixa taldea eta VicomTech. Hitzaldi interesgarriak egon ziren, batez ere itzulpen automatikoaren inguruan, bideoz grabatuta daudenak eta bat hautatzekotan hau begiratzea proposatzen dizuet: Asia Online Technology Platform Overview & Vision.

Laburbilduz, META-NET erreferentzia bat da Langunen I+G+b aritzen garenontzat eta antolatzen dituzten aktibitateak gertutik jarraitu behar ditugu.

Iñaki Alegria (Ixa taldea)

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.