Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza

2011/09/16

Elhuyar Fundazioak, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera eta Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea laguntzarekin, Mugikor bidezko ikaskuntza etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du. Azken urteotan indarrez sartzen ari den kontzeptua da Mobile Learning, edo mugikor bidezko ikaskuntza. Mintegi honetan, alor horretan ematen ari diren aurrerapausoak eta sortzen ari diren aukera berriak aztertuko dira telefono mugikorrak oinarri harturik. Horretarako, Europako eta Euskal Herriko zenbait aditu izango ditugu. Ikuspegi pedagogikoa eta teknologia jorratzeaz gain, nazioarteko eta Euskal Herriko zenbait proiektu arrakastatsu ezagutzera emango dira.

Mintegi hau irakaskuntzan eta teknologia berrietan interesatuak daudenentzat dago irekia.

• Ikastaroa doakoa bada ere, izena ematea beharrezkoa da: http://www.moblang.mobi/conference/join_bs.php
• Lekua: Mintegi hau Gipuzkoako Bazkundean egingo da (Tolosa hiribidea, 75 . Donostia): http://www.camaragipuzkoa.com/secciones/informacion/localizacionycontacto.php
• Ikastaroaren hizkuntzak: euskara eta ingelesa (bi hizkuntza horien arteko aldibereko interpretazioa eskainiko da)

Egitarau osoa eta hizlariei buruzko informazioa Moblang-en webgunean dago: http://www.moblang.mobi/

Albiste erlazionatuak

Adimen Artifizialeko erakusle aurreratuei buruzko informazio-saioa, ALIA proiektuaren esparruan

2025/12/19

ALIA: Gaztelania eta hizkuntza koofizialetarako AA azpiegitura publikoa

ILENIA: Hizkuntzen sustapena Adimen Artifizialean jardunaldia

2025/11/05

Hizkuntzaren Teknologien eragin handiko erabilera-kasuen azterlana aurkeztu zuen bertan LANGUNEk

Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak

2025/10/10

Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide