Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan

2011/01/04

Artikulua 2tzuL-en: "Zenbat euroan / zenbat eurotan; 2 metrora / 2 metrotara".

Urte berriarekin, artikulu berria 2tzuLen. «Zenbat euroan» ala «zenbat eurotan»?; «25 graduan» ala «25 gradutan»?; «2 metrora» ala «2 metrotara»?; «Zenbait kilometrora» ala «zenbait kilometrotara»?. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan.

Horra Alfontso Mujikak zabal jorratu duen gaia. Izan ere, «kontuan izanik Euskaltzaindiak gai horri buruzko arau orokorrik ez duela eman (arauren batean gaiaren mutur bati heldu badio ere) eta tradizio bakarra ere ez dagoela (badira bi tradizio-edo), ez da harritzekoa gaiak zalantza eragitea».

Tradizioari begiratu, gaur egungo erabilerari erreparatu eta irizpide argi bat proposatu du Mujikak.

Iturria: Eizie.org

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.