PLONECONF Nazioarteko Konferentzia Teknologikoren 20. edizioa CodeSyntaxek antolatu du

2023/10/04

Oraingoan, ekitaldia Euskal Herrira ekartzea lortu da eta LANGUNEKO bazkide den CodeSyntax enpresak antolatu du.

Card image cap

PLONECONF 2023 Nazioarteko Konferentzoa inauguratu da Coliseo Antzokian. Bertan izan dira Jon Iraola Eibarko alkatea, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua eta Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalren eta Ekintzailetzaren zuzendaria.

Konferentzia urriaren 2tik 8ra gauzatuko da eta, aste osoan Eibar, Gipuzkoa eta Euskadi software librearen eta Interneteko edukien kudeaketaren erreferentzia-puntu bihurtuko ditu.

PloneConf Nazioarteko Konferentzia  urtero egiten da 2004az geroztik, urtero leku desberdin batean. Tokio, Bukarest, Boston, San Frantzisko, Brasilia, Ferrara eta Bristol izan dira aurreko edizioetako topaguneak. Oraingoan, ekitaldia Euskal Herrira ekartzea lortu da eta LANGUNEKO bazkide den CodeSyntax enpresak antolatuko du.

PLONECONF topaketak software libreko teknologian erreferente diren nazioarteko enpresak bilduko ditu. Teknologia horrek garapenerako 2.000 ingeniari baino gehiago ditu mundu osoan. 500 konpania inplantatzaile baino gehiagok osatzen duten ekosistema bat dago teknologia honen inguruan eta milioika erabiltzaile ditu egunero munduan barrena.

Informazio gehiago: 2023.ploneconf.org webgunean.

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.