Quebec-Euskadi: kultur lankidetza topaketak

2019/04/30

Prest zaude Kanadari buruzko sakoneko murgiltze baterako?, Ikus-entzunezko eta herrialde hartako ikusentzunezko eta hizkuntzen joerak eta aukerak zeintzuk diren jakin nahi duzu?, gainera, Kanadako ikus-entzunezko produktoreak edota erakundeak zein hizkuntza garrantzitsuenen industrian aritzen direnak zu ezagutzea nahi duzu lankidetza-akordioak egiteko?

Card image cap

 

Quebec eta Euskadiko gobernuek bi herrialdeen arteko lankidetza bultzatzeko akordio bat sinatu zuten 2017ko urrian. Besteak beste, kultur mailako elkarlana eta artista, sortzaile eta kultura-industrien arteko harreman profesionalak sustatzea adostu zuten.

 

Akordio honen esparruan, Etxepare Euskal Institutua eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioa lankidetza honen baitako lehen proiektua jorratzen ari dira, “Euskal sortzaileak Quebecen 2020 / Quebectar sortzaileak Euskadin 2021” izenekoa. Hori dela eta, 2019ko uztailaren 2tik 5era, euskal eta quebectar eragileen arteko topaketa bat antolatzen ari dira erakundeok kultur eragileen elkar-ezagutza areagotu, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatu, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatu, esperientzia eta ezagutza trukatu eta kultur erakusleihoak eratzeko.

 

Topaketa honetarako euskal eta quebectar ordezkaritzak osatuko dira. Quebecetik 20 erakunde eta kultur eragile etorriko dira Euskal Herrira. Bertako erakunde eta kultur eragileak ezagutu eta kultur azpiegiturak bisitatzeaz gain, Euskal Herriko profesionalekin lan saioak egingo dira.

 

Euskal delegazioa osatzeko, Quebeceko kultur eragileen oinarrizko ezagutza eta nazioarteko harremanetan esperientzia duten euskal enpresa eta kultur erakundeen bila dabil Etxepare Euskal Institutua, euren sektoreko erakusleiho bat koordinatzeko ahalmena dutenak. Batez ere, literatura, zinema, arte eszenikoak (dantza, antzerkia eta musika), ikus-entzunezkoak eta hizkuntza politika sektoreetako eragileak lehenetsiko dira.

 

Euskal ordezkaritzan parte hartu nahi duten pertsonek eskaera-inprimakia bete beharko dute eta posta elektronikoz bidali (etxepare@etxepare.eus), 2019ko apirilaren 22a baino lehen. Inprimakian, Quebeceko zein eragile edo kultur erakunderekin aritu nahiko luketen lankidetzan adieraztea eskatzen da, haien delegazioa osatzerakoan kontuan har dadin, posible den heinean.

https://www.etxepare.eus/eu/quebec-euskadi-kultur-lankidetza-topaketak-uztailean

 



 

Albiste erlazionatuak

PLONECONF Nazioarteko Konferentzia Teknologikoren 20. edizioa CodeSyntaxek antolatu du

2023/10/04

Oraingoan, ekitaldia Euskal Herrira ekartzea lortu da eta LANGUNEKO bazkide den CodeSyntax enpresak antolatu du.

Langunek aurrera begirako lan-lerroak aurkeztu ditu Gaia-ko Batzak Orokorrean

2023/06/12

Pasa den ekainaren 1ean GAIA Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak 40. urteurrena ospatu zuen eta egun berean, urteko Batzar Orokorra egin zuen. Bertan bildu ziren enpresa bazkideetako ordezkariak eta GAIAk gaur egun bere barnean biltzen dituen bestelako elkarteetako partaideak, horien artean LANGUNE.

bai&by, LANGUNEko bazkide berria

2023/05/09

Euskara eta ingelesa ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra.