Udako ikastaroa: Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua

2011/06/01

Langunek, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, Gipuzkoako Ganberaren elkarlanarekin, ‘Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua’ izeneko ikastaroa antolatu dute EHUren Udako Ikastaroetan. Ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango da.

Enpresek nazioarteratze-prozesu bati ekiten diotenean, hainbat faktore hartzen dituzten kontuan beren merkatua, ordezkaritza komertzialak irekitzea edo produkzio-plantak eraikitzea erabakitzen dutenean: egoera sozio-politikoa, egoera ekonomikoa, sistema fiskala, eskulanaren kostua eta antzekoak. Alabaina, enpresek ez diete horrebeste begiratzen faktore kultural eta linguistikoei, hots, hango jendeek zein hizkuntzatan egiten duten eta zein balio kultural dituzten. Ondorioz, faktore horien kudeaketa bigarren mailakotzat jotzen da, kontuan hartzen denean; izan ere, batzuetan ez dira kontuan hartzen ere. Jokaera horrek kontsekuentzia negatiboak ditu nazioarteratzen ari diren enpresentzat eta galera ekonomikoak eragin ditzake. Horren datu zehatzak ematen ditu Europako Batasuna eginiko ELAN txostenak (Effects on the European Economy of Shortages of Foreign Language Skills in Enterprise). Adibidez, Europako enpresa ertain eta txikien % 11 negozioak galtzen ari da hizkuntza-kudeaketa egokia ez duelako.

Ikastaroaren helburua da erakustea nazioarteratzen ari diren enpresen nagusie, arduradunei eta kudeatzaileei, nazioarteratze-prozesuetan dabiltzan aholkulariei eta horiei zerbitzuak eskaintzen dieten enpresei hizkuntzen aniztasunaren kudeaketa egoki batek ondorio ekonomiko positiboak dakarzkiela erakustea: dirua aurreztea, kostuak murriztea eta negozioa egiteko aukerak handitzea. Horretarako eleaniztasunaren kudeaketan adituez aparte, praktika onak erakutsiko dira, bai Euskal Herrikoak (Fagor, Eika, Patricio Echeverria, Ulma, …) baita atzerrikoak ere (Microsoft).

Izena eman.

Albiste erlazionatuak

LANGUNE BDCC Ostegunetan

2023/11/15

Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) euskarazko hizkuntza-teknologiak ezartzeari buruz hitz egingo da eta LANGUNEKo hainbat bazkidek parte hartuko dute.

ELAYk hizkuntza kudeaketan izandako esperientzia azaldu zuen LANGUNEren Batzar Orokorrean

2023/10/25

Elay Groupeko Imanol Iparragirrek hizkuntza kudeaketaren inguruko hitzaldia eskaini zien bazkideei.

ASKHEZI proiektuak bi diru-laguntza jaso ditu

2023/10/25

Ezgaitasunak dituzten ikasleek ahots diktaketako zuzenketak ahotsez egin ahal izateko erabiliko dira.