UEUk Euskara eta Digitalitatea graduondokoa eskainiko du 2024/25 ikasturtean

2024/06/05

Testuinguru digitalean euskara sustatu nahi dutenak prestatzeko online graduondoa izango da.

Card image cap

UEUren GOI institutuak Euskara eta Digitalitatea graduondoko berri eskainiko du 2024-2025 ikasturtean.

Graduondokoa online izango da, eta bi helburu nagusi izango ditu: batetik, eskuragarri dauzkagun euskarazko tresna eta baliabide digitalak ezagutaraztea, eta, bestetik, gaur egun bizi dugun egoera aztertuta, teknologia digitalen arloan euskara zaintzeko eta sustatzeko estrategiak lantzea. 18 ECTSko aditu-titulua izango da eta 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean eskainiko dute online modalitatean.

Graduondokoa UEUren GOI institutuak eskainiko du, UPV/EHUren bidez.

Informazio gehiago

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du

2024/10/10

Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du

2024/10/08

Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.