UPV/EHU: Grupo AHOLAB: AhoDubber, ikuskizunen zuzeneko bikoizketa-sistema

2012/11/22

Eskenaren, Arte Ederretako Fakultatearen (EHUko Arte eta Teknologia Saila) eta AhoLab Signal Processing Laboratoryren (diziplina anitzeko ikerketa taldea, EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Saileko irakasleek osatzen dute) arteko lankidetzan egindako ikerketa-proiektuaren ondorioz sortu da sistema hori.

Sistemaren prototipo bat Gorakada konpainiaren “Jules Verneren azken abentura” antzezlanarekin ezarri da. Aurkezpenean sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izango da, antzezlan horretatik 15 minutuko zatia hartuta.

Eguna: azaroak 20
Ordua: 12:00
Tokia: Harrobia, Produkzio Eszenikoko Berrikuntza Zentroa
Langaran, 3. 48004
Bilbo (Otxarkoaga).

http://aholab.ehu.es/aholab/

Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.