Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat sortu dute

2011/01/24

Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat da WikiBhasha, Microsoft Researchek garatua.

Une honetan WikiBhasha beta bertsioan dago. Wikipediaren erabiltzaileek eta ekarpenak egiten dituztenek, tresna hori erabiliz, ingelesezko Wikipediako edukiak har ditzakete eta beste hizkuntza batzuetara itzuli, bai eta gehikuntzak eta zuzenketak egin ere helburuko hizkuntzetako testuetan. Oso ondo azaldurik dago ondoko helbide honetan: www.wikibhasha.org


Albiste erlazionatuak

Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian

2026/11/13

Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.