GAIArekin bat egitea onartu du LANGUNEk bere Ohiko Batzar Nagusian

2022/06/21

2022ko Batzar Nagusia gauzatu zuen ostiralean, ekainaren 17an, bazkide duen Vircomtech-en egoitzan.

Card image cap

LANGUNEk Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian, 2022ko Batzar Nagusia gauzatu zuen ostiralean, ekainaren 17an, bazkide duen Vicomtech-en egoitzan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Bazkideek batzarrean onartu egin zuten irailetik aurrera definituko den LANGUNEren eta GAIAren arteko bateratze prozesua. Horixe izango da hain zuzen ere, hurrengo urteei begira LANGUNEk izango duen egitasmo garrantzitsuena. Hizkuntza Industrien sektoreko elkarte askok GAIAren baitan lekua dutela ikusita, eta horiek klusterrari eskaini ahal dioten guztia kontuan hartuta, bi elkarteek bateratze prozesua aberasgarria izango dela aurreikusten dute. 

Horrekin batera, bazkideek 2021eko itxiera ontzat eman zuten eta 2022ko aurrekontua onartu zuten. Era berean, zazpi urte aldaketa gabe egon ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu zuten. Mondragon Linguako Joseba Bartolomeren ordez, Iametzako Eli Pombo izango da aurrerantzean LANGUNEko lehendakaria. Diruzain zereginetan UZEIko Imanol Urbietak jarraituko du eta idazkari lanetan Maramara* elkarteko Ritxi Lizartzak.

Albiste erlazionatuak

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.

Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek

2026/01/13

Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.