GAIArekin bat egitea onartu du LANGUNEk bere Ohiko Batzar Nagusian

2022/06/20

2022ko Batzar Nagusia gauzatu zuen ostiralean, ekainaren 17an, bazkide duen Vircomtech-en egoitzan.

Card image cap

LANGUNEk Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian, 2022ko Batzar Nagusia gauzatu zuen ostiralean, ekainaren 17an, bazkide duen Vicomtech-en egoitzan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Bazkideek batzarrean onartu egin zuten irailetik aurrera definituko den LANGUNEren eta GAIAren arteko bateratze prozesua. Horixe izango da hain zuzen ere, hurrengo urteei begira LANGUNEk izango duen egitasmo garrantzitsuena. Hizkuntza Industrien sektoreko elkarte askok GAIAren baitan lekua dutela ikusita, eta horiek klusterrari eskaini ahal dioten guztia kontuan hartuta, bi elkarteek bateratze prozesua aberasgarria izango dela aurreikusten dute. 

Horrekin batera, bazkideek 2021eko itxiera ontzat eman zuten eta 2022ko aurrekontua onartu zuten. Era berean, zazpi urte aldaketa gabe egon ondoren, Zuzendaritza Batzordea berritu zuten. Mondragon Linguako Joseba Bartolomeren ordez, Iametzako Eli Pombo izango da aurrerantzean LANGUNEko lehendakaria. Diruzain zereginetan UZEIko Imanol Urbietak jarraituko du eta idazkari lanetan Maramara* elkarteko Ritxi Lizartzak.

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk ‘Hizkuntzen irabazia’ kongresua antolatuko du FUENekin

2024/10/08

Azaroaren 26 eta 27an egingo da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.

Eleaniztasunean bizitzen: Hizkuntza gutxituek indartzen gaituzte

2024/09/26

Euskal Herriko eleaniztasunaren biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian.