Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010

2010/09/20

Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIE elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz.

Datorren astean, Itxaro Bordaren poema hautatuak frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek. Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko. Lantegia Gasteizen egingo da, 2010eko irailaren 7tik 9ra.

Itzultzaileak

Jendaurreko ekitaldia

Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri emango dute parte hartzaileek, eta ondoren, mintegian landutako zenbait testu irakurriko dizkigute, hiru hizkuntzatan.

Ekitaldia irailaren 9an izango da, arratseko 7etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Albiste erlazionatuak

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari

2024/04/24

Ganbara-erakundeak 2024ko zerbitzu-enpresa saria eman dio LANGUNEko bazkidea den MLAKoop kooperatibari

LANGUNE, aurrera begira

2024/02/28

2023a sendotze urtea izan da LANGUNErentzat. Bazkide berriak lortu ditu, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eta hainbat jardunaldi eta ekitaldietan parte hartu du.

Languages Lanean Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bildu zituen

2024/02/28

LANGUNEk Eusko Jaurlaritzak antolatutako Languages Lanean Kongresuaren idazkaritza teknikoa kudeatu zuen.