Gure misioa
Languneren xedea da Euskal Herrian hizkuntzen industria sustatzea, sendotzea eta kohesionatzea, sektorearen eta kide elkartuen lehiakortasuna eta ikusgarritasuna hobetzeko helburu nagusiarekin, kudeaketaren bikaintasunaren, lankidetzaren, berrikuntzaren, garapen teknologikoaren eta nazioartekotzearen bitartez.
Egin zaitez bazkide!
Languneren erronka estrategikoa da hizkuntzen industriako eragileen ikusgarritasuna, lehiaktortasuna eta fakturazioa handitzea, aldi berean partaideen auzolana eta lankidetza sustatuz.
Egin bat gurekin, elkarrekin indartsuago gara.
Albisteak
Jasone Aretxabaleta eta Siobhán Ní Ghadhra: hizkuntza gutxituak, lehiakortasuna eta industria, Europako agertokian
2026/11/13Dublinen egindako SME & Cluster Assembly kongresuan, hizkuntza gutxituek lehen aldiz izan zuten protagonismoa, euskarak eta irlanderak enpresen lehiakortasunari eta berrikuntzari egin diezazkieketen ekarpenak aztertzeko. Dublingo esperientzia abiapuntu hartuta, Aretxabaletarekin eta Údarás na Gaeltachta agentziako presidente Siobhán Ni Ghadhrarekin hitz egin dugu proposamenaren sorreraz, kongresura iristeko egindako bideaz eta euskarak eta irlanderak Europako industria- eta enpresa-munduan izan dezaketen paperaz.
Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da
2026/10/26AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.
Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak
2026/09/23Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.