Dictionnaire Elhuyar hiztegia aurkezteko ekitaldia

2012/10/16

Euskara-frantsesa/Français-basque hiztegi eguneratu honek, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ohiko hitz arruntekin batera, hitz teknikoak eta zenbait egitura gramatikal eta esapide biltzen ditu.

Irakasle eta ikasleentzat, hizkuntzak lantzen edo hizkuntzarekin diharduen profesionalarentzat, edo jakinmina duen ororentzat tresna baliagarria izan nahi du. 42.034 hiztegi-unitatez osatutako hiztegi honenprestakuntza-lanetan, zutabeetako bat Euskaltzaindia etengabe osatzen eta Interneten argitaratzen ari den Hiztegi Batua izan da.

  • Gaia: Dictionnaire Elhuyar hiztegia aurkezteko ekitaldia
  • Eguna: Urriaren 18a, osteguna
  • Ordua: 10:30ean
  • Lekua: Baionako Elkar Megadendan (Arsenal plaza, 64100, Baiona)

Etortzekoa bazara, bidali, mesedez, mezu bat helbide honetara: i.aizpurua@elhuyar.com

Albiste erlazionatuak

Mugaz gaindiko komunikazio eleanitzari buruzko uda-ikastaroa

2025/04/11

Komunikazio eleanitzari buruzko mugaz gaindiko udako ikastaroa izango da 2025eko uztailaren 2an Baionako Arteen Hirian.

Hizkuntza teknologien inpaktu handiko erabilera-kasuen azterketa aurkeztu du LANGUNEk

2025/04/08

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hitz Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak, EMUN kooperatibarekin eta Langunerekin lankidetzan hizkuntza teknologietan inpaktu handiko erabilera-kasuak identifikatzea helburu izan duen azterketa burutu du.