EIZIE - Aldibereko interpretazio praktikak (es - eu - es) / 2011

2011/09/16

Inoiz aldibereko interpretazioan jardun dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Helburuak

    * Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (gaztelania-euskara-gaztelania).

    * Komunikazio gaitasunak lantzea.

Edukia

Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan.
Irakasleak

    * Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea.

    * Idoia Gillenea Mujika, itzultzaile eta interpretea.

Noiz

2011ko urriaren 3tik 11ra, 4 saiotan:

Urriaren 3an -astelehena-, Jaione Arregi
Urriaren 4an -asteartea-, Jaione Arregi
Urriaren 10ean -astelehena-, Idoia Gillenea
Urriaren 11n -asteartea-, Idoia Gillenea

Ordutegia

Goizez izango da ikastaroa, 11:00etatik - 14:00etara
Ordu kopurua

Guztira, 12 ordu.

Non

Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.44 laborategian.
Prezioa

Bazkideak: 110,00 €
Bazkide ez direnak: 180,00 €
Izena emateko epea

2011ko irailaren 22a

Oharra:

    * Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
    * 2011ko irailaren 26an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/interpretazioa11

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.