Elhuyar Fundazioa eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko hitzarmena hizkuntzen industriarako ikerketa-gunea sortzea aztertzeko

2011/04/20

Elhuyar Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko duen proiektu batean lankidetzan aritzeko.

Krisiaren aurkako planak 150.000 euroko ekarpena egingo dio proiektuari

Languneko kide den Elhuyar Fundazioak 1972tik dihardu zientzia eta teknologia euskaraz hedatzen. Bere presidente Jose Maria Rodriguezek sinatu du hitzarmena Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanorekin. Hitzarmen honek jasotzen du aipatutako azterketa egitea eta hizkuntzen tratamendurako teknologietan ikerketa eta garapena bultzatzea. Akordio honen bidez Krisiaren Aurkako 2011ko Planak 150.000 euroko ekarpena egingo du.

Elhuyar Fundazioaren proiektuak ezaugarri nagusi hauek izango ditu:

  • Hizkuntzen industriarako ikerketa-gunea sortzeko bideragarritasunaren analisia egitea.
  • Gizartearen beharretan oinarritutako baliabide linguistiko aurreratuak garatzeko hausnarketa eta analisia egitea, hizkuntzen industriaren sektorea indartzen lagunduko dutenak.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gizartean txerta daitezen bultzatzea, eta, bereziki, hizkuntzaren tratamendurako baliabide informatikoen alorrean ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa egitea eta sustatzea.
  • Elhuyar Fundazioak, jakintza zientifikoari eta euskararen normalkuntzaren sustapenari buruzko gaietan, Gipuzkoako gizartearekin eta euskal gizartearekin duen konpromisoa indartzeko eta hobetzeko azterketa kritikoa egitea.

Markel Olano diputatu nagusiak Gipuzkoarentzat proiektu estrategikoa dela azpimarratu du:

"Herrigintzako ekimen bat da, giltzarria gure nortasunaren garapenerak. Izan ere, euskararen sustapena, hizkuntzaren ikerkuntza eta berrikuntza biltzen ditu, baita nahitaezko internalizazioa ere."

Prentsa oharra:

Albiste erlazionatuak

Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura

2025/01/27

LANGUNEko kide den UZEIk, Kutxa Fundazioa, AZTI, BC3, IHOBE eta Naturklimarekin elkarlanean, euskarazko komunikazioa erraztuko duen baliabide berri bat sortu du.

LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du

2024/12/17

OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.

‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez

2024/11/27

Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.