@ElhuyarHT Elhuyar Hiztegiaren laugarren edizioa eta Elhuyar Hiztegiak webgune berria
Urriaren 10ean, goizeko 11:30ean, emango dugu horren guztiaren berri Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian
Elhuyar Hiztegiaren 4. edizioa da oraingo hau. Lehen edizioa 1996an argitaratu zen, eta gaur aurkezten dugun honen aurrekoa, 2006an. Hala, bada, Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Hiztegi Txikia y Elhuyar Oinarrizko Hiztegia lanen edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte. Bestetik, eta hiztegigintza-arloan bide berri bati ekin nahian, Elhuyarren hiztegi elebidun guztiak jasotzen dituen Elhuyar Hiztegiak webgunea jarri dugu sarean. Webgune horretan, Elhuyar hiztegietan doako kontsulta egiteaz gain, zerbitzu berriak aurkituko dituzte erabiltzaileek.
Urriaren 10ean, goizeko 11:30ean, emango dugu horren guztiaren berri Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Nagusian. Aurkezpenean, Leire Cancio Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Antton Gurrutxaga Elhuyar Hiztegiaren zuzendari teknikoak parte hartuko dute.
Arren, etortzekoa bazara, adieraz iezaguzu r.lopez@elhuyar.com helbide elektronikora idatziz edo 943 363 040 telefonora hots eginez (Rakel López).