EMUNen ikerketa: 'Euskara planak lehiakortasunerako palanka ote dira?'

2023/05/08

LANGUNEko bazkide den EMUNek iaz abiatu zuen ikerketaren helburua euskara planak enpresaren lehiakortasunean dauzkan onurak areagotzeko aukerak esperimentatzea da.

Card image cap

Euskara planak lehiakortasunerako palanka ote dira? Horixe da iaz LANGUNEko bazkide den Emunek abiatutako ikerketaren galdera nagusia.

Ikerketaren abiapuntua oso aspaldikoa da. Intuizioak diosku euskara plana martxan jarri duten enpresa askok euskararen erabileran pauso esanguratsuak emateaz gain, zeharka beste helburu batzuk ere lortu dituztela: parte hartzean, kohesioan, komunikazioan… Baina intuizio horren inguruan oso gutxi ikertu da oraingoz.

Ikerketaren helburu nagusia hauxe da: “Euskara planak enpresaren lehiakortasunean dauzkan onurak areagotzeko aukerak aztertu eta esperimentatzea“ eta helburu horri heltzeko, ikerketa proiektuan lau fase nagusi irudikatu ditu Emunek:

Kontzeptualizazio fasea: 2022an urtean aurrera eraman zuten eta hiru gai hauek lantzen dira bertan, bereziki:

  • Azken 20 urteetan lehiakortasunaren kontzeptuak izan duen garapena.
  • Euskara planek izan duten bilakaera.
  • Euskara planek enpresaren lehiakortasunari egin dizkioten ekarpenak.

Ikerketa proiektuak aurrera egin ahala bidelagun gehiago lortu dituzte. Izan ere, euskara planen eraldaketa bilatzen duenez gero, berebizikoa da ikerketa egunerokoan lan horretan dihardutenekin batera egitea. 2023. urte hasieran ikerketako partaide bihurtu dira Emunen lau bezero: Danobat, Eika, Fagor Electronica eta Ikerlan. 

Diagnostiko fasean buru-belarri daude momentu honetan. Fase honetan euskara planek lehiakortasunean egin duten ekarpena ezagutu nahi dute. Ikerketan parte hartzen diharduten lau enpresetako euskara planak aztertzen ari dira eta horretarako analisi dokumentala, elkarrizketa sakonak eta kontraste taldeak egin dituzte. Diagnostiko fasean enpresa bakoitzaren euskara planak lehiakortasunari ze ekarpen egin dion zehaztuko da.

Esperimentazio fasean galdera honi erantzungo diote: zer egin behar dugu ezberdin euskara planean ekarpen handiagoa egiteko gure enpresari? Enpresa bakoitzak, bere testuingurua eta errealitatea kontuan hartuta erronka zehatz bat definituko du, horretan eragiteko interbentzioa diseinatu eta martxan jarriko du. 2023. urte amaierara arte esperimentazio fase hau zabalik egongo da.

Modelizazioa fasearekin amaituko da ikerketa. Bertan, interbentzioak sistematizatu ostean, ondorio orokorrak atera daitezkeen aztertuko da eta hori teorizatuko dute. 

Informazio gehiago

Albiste erlazionatuak

LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du

2024/10/10

Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.

'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du

2024/10/08

Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da

Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak

2024/10/02

'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.