Euskarabildua jardunaldietan zuzeneko euskarazko azpititulazioa txertatu zen

2022/11/17

Aurten, berrikuntza gisa, zenbait hitzalditan zuzeneko euskarazko azpititulazioa aplikatu zen.

Card image cap

Languneko bazkide den Iametzak, Argia eta Ametzagaiñarekin elkarlanean urtero antolatzen dituzten Euskarabildua teknologia jardunaldiak egin ziren Donostiako San Telmo museoan urriaren 27an. Aurten berrikuntza gisa, zenbait hitzalditan zuzeneko euskarazko azpititulazioa aplikatu zen. Languneren baitan hizkuntza teknologiak lantzen dituzten hainbat zentro teknologiko daude: Vicomtech, EHUko HiTZ zentroa eta Orai. Zehazki azken hori izan da Euskarabildua jardunaldietan euskarazko zenbait hitzaldi euskaraz azpititulatu ahal izateko beharrezko teknologia aplikatu duena. Zuzeneko azpitituluen txertatze hau ekarpen interesgarria izan da jardunaldien antolatzaileentzat, edukia momentuan edozein pertsonarentzat irisgarria egiten baita, ezintasunen bat duten hartzaileei begira ere edukia atzigarri bihurtuz.

Ikusi Euskarabildua jardunaldian Orairen teknologiak egindako zuzeneko azpititulazioa: https://www.youtube.com/watch?v=oRPOVY6MVhM 

Albiste erlazionatuak

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.

Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek

2026/01/13

Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.