Hizkuntzen Industriari buruzko webgunea egin du Europako Batzordeak

2011/04/14

Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko webgunea sortu du Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak.

Itzulpenerako Zuzendaritzak ikerketa bat argitaratu zuen 2009an, Europar Batasunean sektoreak duen tamainari buruz. Ikerlan horrek erakutsi zuen ez dagoela Europar Batasunean sektorearekiko datuak jasotzerik; eta krisiaren aurrean sendotasuna eta hazteko gaitasuna (urtero %10) izan arren, sektorea ikusgaitza gertatzen dela eta, ondorioz, lagungarria litzakeela datu-base komun bat datu kualitatibo zein kuantitatiboz osatua.

Europar Batasunean sektorearekiko datuak jaso nahi ditu

Horretara, tresna interkatibo honetan datuak sartzeko deialdia egin diete hizkuntzen industrian diharduten enpresei, elkarteei eta pertsonei, eta baita estatistika-institutu ofizialei.

Hizkuntzen Industriaren azpisektore hauek hartzen ditu:

  • Itzulpena
  • Interpretazioa
  • Azpititulazioa eta bikoizketa
  • Softwarearen lokalizazioa eta webguneen globalizazioa
  • Hizkuntza-teknologiako tresnen garapena
  • Konferentzia eleaniztunen antolaketa
  • Hizkuntzen irakaskuntza
  • Hizkuntza-aholkularitza

Iturria: Andoni Sagarna

Webgunea: http://ec.europa.eu/language-industry

Albiste erlazionatuak

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.