Kimu: zerbitzari propioetan instalatzeko moduko euskarazko txatbot berria aurkeztu du Oraik

2026/01/13

Pribatutasuna ahalbidetzen du, eredu handiak baino jasangarriagoa da eta maitza onak ematen ditu gaztelaniaz eta ingelesez ere.

Card image cap

Enpresa eta erakundeen eguneroko lanetan lagungarri izango den euskarazko txatbot bat garatu du Orai NLP Teknologiak: Kimu. Eredua arina denez, enpresa eta erakundeen zerbitzarietan eta ordenagailuetan instala daiteke, eta horrek datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko aukera ematen du.

“Lanerako hainbat atazatan erabil daiteke, besteak beste, itzulpenak eta laburpenak egiteko, dokumentuen gaineko galderei erantzuteko, informazioa erauzteko, testuak zuzentzeko, egokitzeko…”, azaldu du Xabier Saralegi Oraiko NLP Teknologietako arduradunak. Hala ere, enpresen eta erakundeen beharren arabera, eredua eginkizun zehatzetarako espezializatzeko aukera ere badago, emaitzen kalitatea are gehiago hobetzeko. Bestalde, euskararako sortu arren, Kimuk emaitza onak ematen ditu beste hainbat hizkuntzatan ere: gaztelania, ingelesa, italiera…

ChatGPT, DeepSeek, Claude eta bestelako LLMen aldean, SLM ereduek, nahiz eta txikiagoak izan, kalitate lehiakorra eskaintzen dute batez ere behar berezietarako egokitzen direnean, eta hainbat abantaila nabarmen dituzte orohar: arinagoak eta azkarragoak dira, baliabide gutxiago eta energia gutxiago behar dute.

Kimu ereduaren gaitasun eta potentziala erakusteko asmoz, Beta webgune bat sortu du Oraik: https://kimu.orai.eus. Bertan, Kimu ereduarekin probak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek, eta sarbidea gonbidapen bidez eskuratu ahal izango da oraingoz.

Irakurri albiste osoa hemen

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.