LANGUNEk, Hizkuntza Industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, sektoreari buruzko informazio saioa antolatu du Bruselan
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Etxepare institutua eta bazkide diren Elhuyar eta Euskal Herriko Ahotsak enpresekin batera LANGUNEK, Hizkuntza industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, “Elebitasunetik eleaniztasunera, gure industria sarearen lehiakortasuna garatzeko gakoa” izeneko saioa antolatu du
Jardunaldia, “Elebitasunetik eleaniztasunera, gure industria sarearen lehiakortasuna garatzeko gakoa” lemapean ospatuta, eleaniztasunarekin eta hizkuntza industriekin lotura duten europar instituzio nagusiekin sektore estrategiko honen ageritasuna nabarmentzeko Euskal Herriko elkarte eta enpresetatik abian jarri dituzten praktika onak elkarbanatzea du helburu. Ekimena Europar Batasunak ezartzen ari den 2014-2020 programa eta finantzazio lerro berriekin bat egin du, Euskadiko hizkuntza industria sektorea Europar Batasunean kokatuz.
Jardunaldia Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkariarekin hasi da. Marta Marínek Europar Batasunak eleaniztasunaren auzian garatzen ari dituen ekimenak azaldu ditu, halaber, 2014-2020rako Europar Batasunaren etorkizuneko programazioa eta hizkuntza industria eta industria kultural eta sortzaileak hartzen ari diren pisua aipatu ditu.
Etxepare Institutuko Euskal kulturaren sustapen eta zabalpen arloko
Zuzendariak, Mari Jose Olaziregi, bertaratu diren guztiekin mundu osoan
zehar euskal hizkuntza eta kultura zabaltzeko Institutuak burututako
lana azaldu du. Atzerriko unibertsitateekin dituzten 36 hitzarmenak
aipatu ditu, euskal hizkuntza eta kulturako klaseak ematen diren
unibertsitateak, joaten diren hizkuntza feriak (Expolangues, London
Language Show), literatur lanen itzulpenerako laguntzak, euskal idazleak
sustatzen diren liburu azokak (Liber, Frankfurt, Guadalajara),
etorkizuneko euskal hizkuntza eta kultura irakasleak trebatzeko burutzen
diren ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatean (“Excellence in Basque
Studies”), eleanitz argitalpenak (Colección Cultura Vasca, Colección
Creadores Vascos), unibertsitateko ikasleentzat euskara ikasteko
eskaintzen diren diru-laguntzak, eta irakurlegoetan kultura ekitaldiak
programatzeko diru-laguntzak. Olaziregi doktoreak azpimarratu du
Etxepare Institutuak dituen 40 gorako hitzarmenak Euskaltzaindia,
Institut Ramon Llull edota Instituto Cervantes bezalako instituzioekin
edo EIZIE, BAsque Penn Club o LAF (Literatura Across Frontiers) bezalako
elkarteekin.
Ondoren, LANGUNEko zuzendari nagusiak, Fernando Alana, elkartearen helburu nagusiena Euskal Herriko hizkuntza industrien garapena eta lehiakortasuna sustatzea dela adierazi du, “hazten ari den sektore estrategikoa gara, gure gizartean errotuta dagoena”.
Halaber, Fernando Alanak adierazi duen bezala “uneoro aldatzen eta hazten ari den sektore bat gara, zorionez, hizkuntza produktu eta zerbitzuak ezinbesteko inbertsio bezala kontuan hartzen ari direlako, sortze, garapen, salmenta eta merkaturatze prozesu guztiak kanpo merkatura eramaterako garaian, beharrezkoa ez den gastu bat izan beharrean”.
Ildo beretik, LANGUNEk aipatu du orainaldia hizkuntza desberdinetan informazioa kudeatzeko eta komunikatzeko gai diren enpresa eta profesional eleanitzek osatzen dutela lehiakorragoak izateko.
“Hemen Euskal Herriko Hizkuntza Industria berebiziko garrantzia hartzen du laguntza eta euskarri bezala, produktu eta zerbitzu desberdinen bitartez, edozein industria sektoreko enpresei, beraien komunikazio prozesuetan, bai barnekoak, bai kanpokoak, eleaniztasunaren kudeaketa eskainiz” esan du.
Era berean, Bruselan ospatutako jardunaldian Leire Canciok, Elhuyarreko Zuzendari Nagusiak, parte hartu du. Enpresa hau euskal Hizkuntza Industrien arteko nagusienetariko bat da eta LANGUNE Preclusterrako lehendakaritza du. Leire Canciok, bere elkarteko eboluzioa azaldu du, elebidun zerbitzuak eskaintzetik eleanitzak diren zerbitzuak eskaintzera.
Azkenik, Idoia Etxeberria eta Ainhoa Bernabe, Euskal Herriko Ahotsak-eko ordezkariak, aukeraz baliatu dira Ahotsak.com Euskal Herriko ahozko ondarea herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu duen programa azaltzeko.
Informazio saioaz gain, LANGUNEko Zuzendari Nagusiak, Fernando Alanak, bere egonaldia urriaren 24an Bruselan Hizkuntza Industrien II Foru Europarrean parte hartzeko aprobetxatu du (http://ec.europa.eu/dgs/translation/programmes/languageindustry/platform/forum_en.htm) industria sektore honekin lotura duen zerbitzu garapena eta profesionalen trebakuntzarako informazioa eta praktika onak elkarbanatuz.
Urte honetan ere, LANGUNE Preclusterrak Foruan parte hartzeak europar instituzioek Euskadiko hizkuntza industrien lanaren errekonozitu egiten dutenaren ondorio da, Europa mailan praktika ona bihurtuz. 2011an, LANGUNEk bere lehenengo harremanak finkatu zituen europar instituzioekin, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzarekin batera.
Alanak Euskal Autonomi Erkidegoan sektoreak duen garrantzia azpimarratu du, pasaden urtean 276 milioi euroko fakturazioa eduki duena, %1,8ko hazkundea jasan duena, 2011rekin alderatuta, 5000 profesional ingururi enplegua eskainiz, zenbaki hauek Euskadiko Barne Produktu Gordinaren %0,42a errepresentatzen dute. 2013an %1eko inguruko hazkundea aurreikusten da.
Informazio saioaren antolaketarekin eta Hizkuntza Industriaren II Foru Europarrean parte hartzearekin, LANGUNEk, pausu bat gehiago ematen du Europa mailan hizkuntza industrien asoziazio-ordezkari eta bitartekari onarpenean; Estatu mailan aitzindari izateaz gain.
- http://flic.kr/s/aHsjLuXg9w
- http://www.etxepareinstitutua.net/2013/10/euskal-hizkuntza-industriei-buruzko-informazio-saioa-bruselan/
- http://www.elhuyar.org/EU/Prentsa-oharrak/LANGUNEk-Hizkuntza-Industrien-Precluster-Elkartea-Euskal-Herrian-sektoreari-buruzko-informazio-saioa-antolatu-du-Bruselan-