UZEI: "Euskaltzaindiaren azken arauekin eguneratu da XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa"

2012/07/07

XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoaren datutegia eguneratu berri du Euskaltzaindiak. Corpuseko sarrerak Euskaltzaindiaren azken arauen argitan osatu dira.

XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa UZEIk osatua da, Euskaltzaindiaren eskariz.
Bere oinarria XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da. Proiektua 1987an jarri zen martxan eta lehen fase batean 1900-1987 urteetako corpusa osatu zen, baina corpus irekia zen eta, beraz, urtero eguneratzen zen, nahiz mendea bukatzean corpus itxi izatera pasatu zen, mende oso baten erakusgarri. Euskara idatzia jaso da hor, baina baita ahozkoa, idatzi den neurrian. Bertan bildu diren hitz guztiak erabat lematizatuak eta eskuz berrikusiak dira. Lema horiek Euskaltzaindiaren arau berriekin eguneratzen dira etengabe.

Euskararen Corpus Estatistikoa http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea helbidean kontsulta daiteke.

Albiste erlazionatuak

INDEUSen urteko lehen bileran parte hartu du LANGUNEk

2026/02/27

Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusiak, egin die harrera bertaratu diren plataformako kideei, euskararekiko eta INDEUSekiko duten konpromiso eta atxikimendua eskertuz.

bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du

2026/02/13

Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.

Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak

2026/02/02

Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.