Wordfast Classic eta +Tools aurreratua eta Wordfast Pro - 2011

2011/10/10

Itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic eta +Tools sakontzea eta Wordfast Pro-rako sarrera.

Norentzat
Itzultzaileen prestakuntzari dagokionez, elkarteak antzemandako beharrei erantzuteko, batez ere udal itzultzaileak eta itzultzaile autonomoak izango dira ikastaroaren hartzaileak.

Irakasleak
Gotzon Egia
Karlos del Olmo

Ordu-kopurua
Guztira 12 ordu

Noiz
2011ko azaroaren 7tik 10era (4 saio)

Saioak eta irakasleak
Azaroak 7: Wordfast Classic, Gotzon Egia
Azaroak 8: Wordfast Classic, Gotzon Egia
Azaroak 9: Wordfast aurreratua, Karlos del Olmo
Azaroak 10: Wordfast aurreratua, Karlos del Olmo

Ordutegia
16:00 - 19:00

Non
UEUren Ikastetxe Nagusia - Markeskoa Jauregia - Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar

Prezioa
Bazkideak: 85,00 €
Bazkide ez direnak: 140,00 €

Izena emateko epea
2011ko urriaren 20a

Oharra:
    * Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
    * 2011ko urriaren 27an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Link: http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/wordfast2011

Albiste erlazionatuak

Adimen artifiziala, enpresen motor berria: lana eraldatu egiten da

2026/10/26

AAk produktibitatea handitzeko eta lanbide berriak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. CONETICen azterketak argi uzten du erronka nagusietako bat langileak prestatzea eta teknologia bermeekin erabiltzea dela.

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.