2022a, aldaketa urtea LANGUNErentzat

2022/12/20

2019 urteaz geroztik indartzeko egindako aurrerapausoek bere fruituak eman ditu.

Card image cap

Urtean zehar garatu ditugun ekimenei esker, gero eta gehiagok ezagutzen dute gure elkartea. Ez Administrazioak soilik, enpresa pribatuek ere eleaniztasunaren kudeaketa egoki baten garrantziaren kontzientzia hartzen ari dira.

2022a aldaketa urtea izan da Langune Hizkuntz Industrien Elkartearentzat zenbait arlotan. Esanguratsuena GAIArekin bateratzeko proiektua izan da, hizkuntza industriari eskaini ahal dizkiogun aukerak mahai gaineratzea eta sektorea ikusgarriagoa egiteko helburuarekin.

Aurten ere, Hizkuntzaren ekonomia berriaren PERTEaren urtea izan da. Estatu mailan dagoen elkarte bakarra izanik, hizkuntza industrien erreferente gisa kokatu nahi dugu bertan LANGUNE. PERTEaren azterketak aurten Alacantera ere eraman gaitu, eta gaiari buruzko iritzi artikulu bat idatzi genuen Berrian argitaratu zena.

 

LANGUNE osatzen duten enpresek 10 urte daramatzate elkarlanean lan egiten. Lehiakortasun sozio-ekonomiko horren barruan bat egiteko aukera ematen diegu industriako kideei, sektorearen kohesioa eta kooperazioa sustatuz. Lankidetza honen adibide dugu Kultur Ekitaldien Eleaniztasunerako Zerbitzuaren prototipoa (KEEZ); AskHezi egitasmoa; edo Euskalgintzan kontziliazio erantzunkidearen azterlana besteak beste.

2019 urteaz geroztik indartzeko egindako aurrerapausoek bere fruituak eman ditu eta LANGUNE sendotu baten aurrean gaude 2023ari aurre egiteko!

Albiste erlazionatuak

Euskara bezalako baliabide urriko hizkuntzetan adimen artifiziala hobetzeko estrategia eskaini du HiTZ Zentroak

2026/09/23

Julen Etxanizen ikertzaileak estrategia ireki bat garatu du baliabide digital gutxiko hizkuntzetara hizkuntza-ereduak egokitzeko.

LANGUNEko bazkideek Adimen Artifizialaren inguruko Euskarabildua jardunaldian parte hartuko dute

2026/09/23

Jardunaldia urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan.