Albisteak
bai&by Fundazioak ingelesa modu inklusiboan irakasteko proiektu pilotu berria abiatu du
2026/02/13Pilotuak 6 hilabete iraungo du eta adimen-desgaitasun maila ezberdina duten 50 ikaslek parte hartuko dute.
Aldundiak Hitz Zentroaren eta Euskorporaren esku jarriko ditu bere testu eta eduki corpusak
2026/02/02Helburua da euskara adimen artifizialeko teknologietan integratzea.
Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek
2026/01/13Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu.
Kimu: zerbitzari propioetan instalatzeko moduko euskarazko txatbot berria aurkeztu du Oraik
2026/01/13Pribatutasuna ahalbidetzen du, eredu handiak baino jasangarriagoa da eta maitza onak ematen ditu gaztelaniaz eta ingelesez ere.
Adimen Artifizialeko erakusle aurreratuei buruzko informazio-saioa, ALIA proiektuaren esparruan
2025/12/19ALIA: Gaztelania eta hizkuntza koofizialetarako AA azpiegitura publikoa
ILENIA: Hizkuntzen sustapena Adimen Artifizialean jardunaldia
2025/11/05Hizkuntzaren Teknologien eragin handiko erabilera-kasuen azterlana aurkeztu zuen bertan LANGUNEk
Euskarabilduaren 14. edizioa egingo du Iametzak
2025/10/10Interneten gobernantza eta euskal komunitateak sare globalean duen papera izango ditu hizpide
Europako hizkuntza gutxituen agenda digital bateratu eta burujabe baten alde
2025/09/30Euskara benetan digitaliza dadin aukera bakarra dugu: teknologikoki burujabeak izan behar gara.
Mugaz gaindiko komunikazio eleanitzari buruzko uda-ikastaroa
2025/04/11Komunikazio eleanitzari buruzko mugaz gaindiko udako ikastaroa izango da 2025eko uztailaren 2an Baionako Arteen Hirian.
Hizkuntza teknologien inpaktu handiko erabilera-kasuen azterketa aurkeztu du LANGUNEk
2025/04/08Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hitz Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak, EMUN kooperatibarekin eta Langunerekin lankidetzan hizkuntza teknologietan inpaktu handiko erabilera-kasuak identifikatzea helburu izan duen azterketa burutu du.
Finantza Entitateak eta HPSren hitzarmenaren baitan idazkaritza teknikoarekin jarraituko du Langunek 2025ean ere
2025/04/08Finantza Entitateek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailarekin duten hitzarmenaren baitan, Langune idazkaritza teknikoaren jardunean arituko da 2025. urtean ere. Proiektuaren baitan antolatutako aurtengo lehen ekimena, ETEKIN Ekonomia Topaketa zikloaren lehenengo saioa izan da.
AskHezi euskarazko diktaketa-sistema berria aurkeztu da
2025/03/20LANGUNEren aholkularitzarekin, Orai NLP adimen artifizialeko zentroak euskarazko diktaketa-sistema berria garatu du, haurren ahotsak modu eraginkorrean ulertzeko gai dena. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatutako proiektua da, eta ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ deialdiko eta SPRIren dirulaguntzei esker garatu da.
Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura
2025/01/27LANGUNEko kide den UZEIk, Kutxa Fundazioa, AZTI, BC3, IHOBE eta Naturklimarekin elkarlanean, euskarazko komunikazioa erraztuko duen baliabide berri bat sortu du.
LANGUNEk 2025-2028ko plan estrategikoa landu du
2024/12/17OPE Consultores aholkularitza enpresaren laguntzarekin, zuzendaritzako kideek lau saio egingo dituzte.
‘Hizkuntzen Irabazia’ kongresuak 200 lagun eta 17 hizkuntza gutxitu bildu ditu Donostian bi egunez
2024/11/27Kongresuak agerian utzi du hizkuntzak aberastasuna direla. Ez soilik aberastasun kultural eta emozionala, baita ekonomikoa ere.
Lankidetza eta digitalizazioa hizkuntza hegemonikoei aurre egiteko
2024/11/27‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresuak 200 lagun inguru bildu ditu bere lehenengo egunean.
LANGUNE INDEUSen Lankidetza Sareko kide egin da
2024/11/22LANGUNEk bat egiten du sareko helburuekin hizkuntzen kudeaketaren sustatzaile den aldetik.
‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak 16 hizkuntza gutxitu bilduko ditu Donostian
2024/11/11Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute.
LANGUNEk bere posizionamendua sendotzen du
2024/10/10Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak bi erronka garrantzitsu bete ditu azken egunetan.
'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du
2024/10/08Kongresua LANGUNE FUENekin elkarlanean antolatzen ari da
Euskarabilduaren 13.edizioa antolatuko du iametzak
2024/10/02'Artifiziala ez den teknologia' da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriagoa aldarrikatuko du.
Eleaniztasunean bizitzen: Hizkuntza gutxituek indartzen gaituzte
2024/09/26Euskal Herriko eleaniztasunaren biziraupen eta garapenerako borrokak, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu du Euskal Herrian.
LANGUNE SPLNren XL Nazioarteko Biltzarrean
2024/09/25Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuei buruzko ikerketaren lehen ondorioak aurkeztu ziren bertan.
Orai NLP Teknologiak euskarazko adimen artifizialerako hizkuntza-eredu neuronal berria garatu du
2024/09/13LANGUNEko bazkidea den Oraik garatutako teknologia txatbotak, itzultzaile automatikoak, zuzentzaile gramatikalak, bilatzaileak, edukiak sortzeko sistemak... sortzeko erabiliko da.
Elhuyarrek itzulpengintza eta teknologiaren inguruko tailerra antolatu du UIK-en
2024/06/21Bi egunetako tailerrak teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko du.
UEUk Euskara eta Digitalitatea graduondokoa eskainiko du 2024/25 ikasturtean
2024/06/05Testuinguru digitalean euskara sustatu nahi dutenak prestatzeko online graduondoa izango da.
TISA, Elhuyar eta LANGUNE ANETIren Batzar Nagusian
2024/05/31Maiatzaren 23an ANETIk, Itzulpen eta Interpretazio Enpresen Elkarte Nazionalak, bere Batzar Nagusia egin zuen Bartzelonan.
Hizkuntza Teknologien eragin handiko erabilera kasuak
2024/05/09Langune, Emun eta HITZ zentroak 17 elkarrizketa egin eta galdetegiaren 282 erantzun jaso dituzte.