Albisteak
MARAMARA* Taldea: Mintza Hadi: 1. Hitano Barnetegia. 2012ko Uztaila
2012/07/02Uztailaren 16tik uztailaren 21era. Lekua: Lizarrusti parketxea, Ataun
EIZIE: 'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren estreinakoa
2012/06/13CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere. Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. 2012ko irailaren 30ean –Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean– jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa.
Elduaien: Cambridge ESOL ES098 zentro aztertzaile baimendua
2012/06/11Titulo ofizialen lorpenerako azterketak antolatzen ditu maila guztietan.
EIZIE: «Gaztelania xede IV» mintegi praktikoa, 2012
2012/06/05Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean egiten ditugun gramatika- eta ortografia-akatsak nabarmentzea, eta estilo- eta erregistro-arazoei erreparatzea da helburua, horiek guztiak baitira kontuan hartzekoak gaztelaniaz egoki idazteko.
Elduaien: Udako ikastaro trinkoak maila guztientzat
2012/05/31Jadanik ireki da izen-emate epea Ya esudako ikastaro trinkoentzat.
Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroa: LANGUNEk, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, bere burua aurkeztu du Europan
2012/05/25Europako erakundeekin lehen harremanak iaz hasita, Euskadiko hizkuntza-industria Europako jardunbide egoki bihurtu da, Hizkuntza Industriaren Europako I. Foroan; Europako Batzordeak antolatu du foroa, “partekatu, elkarlanean aritu, hazi” lemapean.
Asmoz Fundazioa: Unibertsitate Graduondokoak
2012/05/212012-2013 ikasturteko unibertsitateko graduondoko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
EIZIE: 2 Artikulua tzuL-a-: "Izenez-a Legeen (II) " Iñaki Iñurrieta
2012/05/02Beste bat-a artikulu-a du EIZIEk argitaratu-a 2 tzuL-a-, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: Izenez-a Legeen (II), idatzia Iñaki Iñurrieta Labaienek.
EHU/UPV-IXA Taldea: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
2012/05/02Helburua da hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea.
Languneren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena
2012/05/02Langune Hizkuntza Industrien Elkarteak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Langunearen izenean Josu Waliño presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainerako euskaltzainekin batera -sinatze ekitaldia osoko batzarraren atsedenaldian egin da- Fernando Alana Languneko zuzendaria ere hor izan da.
Bi tanta (Mara Mara Taldea): Donostiaren Zinemaldiaren kartel lehiaketako finalistak
2012/04/23Yoana Figueras-ek Donostiaren zinemaldiaren kartel Lehiaketan aurkeztutako kartelak 30 finalisten artean geratu dira.
Frantsesa-Euskara mintegia antolatu du EIZIEk maiatzerako
2012/04/18Frantsesetiko literatur itzulpenari buruz gogoeta egitea eta hizkuntza-bikote horretako itzulpengintzan trebatzea.
EMUN: Enpresen estrategia linguistikoaren kudeaketa #sarekohizkuntzak
2012/04/10Gaur egun, enpresa eta erakunde askoren komunikazio kanal bihurtu dira sare sozialak. Enpresa eta erakunde hauek bere bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituzte eta baliteke, baina, nola jokatu behar dute sare sozialetan? Zein izan daiteke estrategia linguistiko egokiena?
Elhuyar hiztegia elcorreo.com 2012 sarietan irabazle
2012/04/04Atzo iluntzean egindako sari-banaketan Elhuyar Hiztegiaren mugikorretarako aplikazioari eman zioten El Correo.com 2012 saria, mugikorretarako aplikazio onenari kategorian, hain zuzen ere. Zorionak lantaldeari eta Elhuyar hiztegiak erabiltzen dituztenei, edozein formatutan ere.
Asmoz Fundazioa: Periodismo Ambiental IV Ikastaroa
2012/04/03Kutxa Ekoguneak eta Cristina Enea Fundazioak Ingurumen Kazetaritza online ikastaroaren 4. edizioa antolatu dute, Asmoz Fundazioak kudeatuta. Egitarauak joan den urteetan antolatutakoen ildo berari eusten dio; aurten, baina, programa berri eta berritzaileagoa izango da goi-mailako profesionalen eskutik. Online formatuko ikastaroa da eta bi aurrez aurreko mintzaldi (hautazkoak) izango ditu.
2012ko Batzar Nagusia egin du EIZIEk Donostian
2012/04/02Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Batzar Nagusia egin zuen larunbatean, martxoak 17, Donostiako Larrotxene kultur etxean. Hogeita hiru bazkide elkartu ziren, 2011ko jardueren emaitza eta 2012rako asmoen berri jakiteko.
MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean
2012/04/02María José Velascori, MONDRAGON LINGUAko Itzulpen Saileko Estrategia eta Garapeneko zuzendariari, omenaldia eskaini diote GALAk Monakon egindako nazioarteko biltzarrean. Omenaldi horretan, María Josék beste lankide batzuen laguntzaz erakundea sortzeko, sustatzeko eta garatzeko egin zuen lana aitortu dute.
Asmoz Fundazioa: Giza Eskubideei buruzko webgunea
2012/03/19Webgune hau Giza Eskubideei buruzkoa da eta, batez ere, Giza Eskubideen inguruan garrantzi handiena duten Hitzarmen eta beste baliabide batzuk kontsultatzeko gunea da.
Mondragon Lingua Translators Without Borders (TWO) eta Rosetta Foundation erakundeen lehen mailako babesle bihurtu berri da
2012/03/12Elkarlan horren bitartez, gure enpresak berezko ekarpena egingo du hezkuntzari esker txirotasunaren eta bazterkeriaren aurka mundu mailan egiten ari den ahaleginean.
KOMA Translation & Interpreting
2012/03/08Otsail bisurte hau modu berezian amaitu nahi dugu, Koma Translation and Interpreting webgune berriaren aurkezpenarekin.
CODESYNTAX: Eibarko Udalaren webgune berria
2012/03/08Urte berriarekin batera inauguratu zen Eibarko Udalaren webgune berria. Diseinu freskoa, herritarrek egin ditzaketen zerbitzuen katalogo osoa eta bideoak ditu berritasun bezala webguneak.
IAMETZA Interaktiboa: MUGI
2012/03/07Donostiako udalak ateratako lehiaketa publikoan Donostiako kirola indartu nahi da aldizkarien eta web-gunearen bidez.
EIZIE: Aitarekin bidaian Senez aldizkarian
2012/03/01HIKA konpainiaren antzerki lagin bat ekarri dugu oraingoan Senez aldizkariaren 42. zenbakira; hain zuzen ere, EIZIEk 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian saioaren emaitza: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzezlanaren libretotik harturiko lagin bat sei hizkuntzatan (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez).
Gaztelera-euskara, klik batean
2012/02/29Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du, "euskera mundura zabaltzeko modu aproposa", lehendakariaren esanetan.
AsmozTB: Asmoz Fundazioaren kanal berria
2012/02/29Hezkuntza edukiak ezagutarazteko, ASMOZ fundazioaren kanala.
Rec Grabaketa Estudioa: Goya Sariak
2012/02/23“AITA ZOMBIA NAIZ” animaziozko filmak, non euskerako bertsioaren bikoizketa REC GRABAKETA ESTUDIOAn egin den, Goya sarietarako Pelikula onenaren hautagaia lortu du.
Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena
2012/02/20Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena dela-eta, logo berria daukagu. Ospakizunez beteriko urtean gaude eta zuekin partekatu nahi dugu.
Maramara taldea: Urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria
2012/02/20Etengabe hobetzeko filosofiari eutsiz, urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria, TUV Rheinland enpresaren bidez.
BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan
2012/02/07Hiru urteko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Elhuyar Fundazioaren egoitzan egindako prentsaurrekoan
EIZIE: Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena
2012/01/10EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.