Albisteak
EIZIE: Aitarekin bidaian Senez aldizkarian
2012/03/01HIKA konpainiaren antzerki lagin bat ekarri dugu oraingoan Senez aldizkariaren 42. zenbakira; hain zuzen ere, EIZIEk 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian saioaren emaitza: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzezlanaren libretotik harturiko lagin bat sei hizkuntzatan (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez).
Gaztelera-euskara, klik batean
2012/02/29Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du, "euskera mundura zabaltzeko modu aproposa", lehendakariaren esanetan.
AsmozTB: Asmoz Fundazioaren kanal berria
2012/02/29Hezkuntza edukiak ezagutarazteko, ASMOZ fundazioaren kanala.
Rec Grabaketa Estudioa: Goya Sariak
2012/02/23“AITA ZOMBIA NAIZ” animaziozko filmak, non euskerako bertsioaren bikoizketa REC GRABAKETA ESTUDIOAn egin den, Goya sarietarako Pelikula onenaren hautagaia lortu du.
Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena
2012/02/20Asmoz Fundazioaren 10. urteurrena dela-eta, logo berria daukagu. Ospakizunez beteriko urtean gaude eta zuekin partekatu nahi dugu.
Maramara taldea: Urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria
2012/02/20Etengabe hobetzeko filosofiari eutsiz, urtarrilaren 9an berritu genuen ISO 9001:2008 /UNE 15038: 2006 ziurtagiria, TUV Rheinland enpresaren bidez.
BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan
2012/02/07Hiru urteko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Elhuyar Fundazioaren egoitzan egindako prentsaurrekoan
EIZIE: Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena
2012/01/10EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.
VICOMTECH: Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Awardean
2011/12/27Metaverse1 proiektuak bigarren saria lortu du Helsinkin 2011 ITEA2 Outstanding Achievement Award / Artemis co-summitean, proiektua aurkeztu ondoren. 15 hautagai aurkeztu ziren sari honetara.
KOMAk bere komunikazio plan berria aurkezten du: KOMA Open Communication
2011/12/05KOMAk bere komunikazio plan berria KOMA OPEN COMMUNICATION deitzen dena, aurkeztu nahi dizuegu guztioi. Plan honek komunikazio oinarriak sakonki berritzen ditu eta bezero, ikasle, partners, irakasle, KOMAko kide bakoitza eta mundu osoarentzat, orokorrean 360º irekitako estrategia berrira egokitzen da.
Itzulpenaren teoria garaikidea - 2011
2011/11/25Azken hamarkadetako itzulpenaren teoria eraginkorrenak aurkeztu eta itzulpen-errealitatearen hausnarketa kritikoa egiteko kontzeptuak lantzea eta zorroztea. Ahalegin berezia egingo da ikuspegi teorikoa gure euskal errealitateko adibideekin lotzeko.
Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikan eta hizkuntzaren industrian duen estrategia aurkeztu du EBean
2011/11/25Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaritza batek Bruselara bidaiatu du euskarak azken urteotan egin duen ibilbideari berri emateko Europako Batzordeko Eleaniztasuneko Unitatean. Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren bikaintasuna eta Europan erreferentzia izatea nabarmendu du, bai eta euskararen industriak egindako ekimen abangoardistak ere.
Wordfast Classic eta +Tools aurreratua eta Wordfast Pro - 2011
2011/10/10Itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic eta +Tools sakontzea eta Wordfast Pro-rako sarrera.
EIZIE - Idazlea itzultzaileen lantegian 2011
2011/09/29Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.
Eskura dago UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren plugin berria
2011/09/27Hiztegiaren edukia eguneratu egin da eta plugina MS Word eta LibreOffice/OpenOffice-rako prestatu da
Asmoz Fundazioaren, UPV/EHUren, UNEDen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduondoko ikastaroak
2011/09/191997tik, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak goi mailako prestakuntza bultzatzen du sare telematikoak direla medio, lanbiderako gaitzea eta langune berriak bilatzea faboratzearren
EIZIE - Aldibereko interpretazio praktikak (es - eu - es) / 2011
2011/09/16Inoiz aldibereko interpretazioan jardun dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.
Eleka enpresak garatutako Wordfast ikastaroa Interneten
2011/09/16Wordfast Academy OLI tresnak ezagutzeko autoikaskuntza plataforma berria da eta proiektu horren irteera-eskaintza gisa "Wordfast Classic 5 - hastapenak" ikastaroa proposatu du Elekak.
Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza
2011/09/16Elhuyar Fundazioak, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera eta Langune - Euskadiko Hizkuntz Industrien Elkartea laguntzarekin, Mugikor bidezko ikaskuntza etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du. Azken urteotan indarrez sartzen ari den kontzeptua da Mobile Learning, edo mugikor bidezko ikaskuntza. Mintegi honetan, alor horretan ematen ari diren aurrerapausoak eta sortzen ari diren aukera berriak aztertuko dira telefono mugikorrak oinarri harturik. Horretarako, Europako eta Euskal Herriko zenbait aditu izango ditugu. Ikuspegi pedagogikoa eta teknologia jorratzeaz gain, nazioarteko eta Euskal Herriko zenbait proiektu arrakastatsu ezagutzera emango dira.
LANGUNE gizarte-sareetan
2011/09/08Euskal Herriko hizkuntzen industriaren sendotasuna adierazteko berrikuntza.
LANGUNE META aliantzako kide gara
2011/07/23META elkarteak helburutzat du Europako informazioaren gizartea eleaniztasunetik eraiki ahal izateko teknologia-oinarriak jartzea. Meta-net bikaintasun sareak, Europako 31 herrialdetako 47 zentrok osatutakoak, bultzatutako aliantza da. Europa osoko 289 erakunde eta enpresa daude METAn, eta horien artean dago LANGUNE.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Europako goimailako ikasleen eta hezkuntza arloko langileen mugikortasuna sustatzeko lanetan parte hartuko du
2011/07/23Bologna Itzulpen Zerbitzua Europako proiektu bat da, eta helburua du itzulpen automatikoko zerbitzua eskaintzea goi-mailako irakaskuntzako erakundeek beren ikasketa-programak ingelesera itzuli ahal izateko.
EIZIE - Euskal literatura, polonieraz
2011/07/22Hamar euskal idazle garaikideren hamabi ipuin edo pasarte polonieraz eta Ryszard Kapuscinski idazle eta kazetari poloniarraren hitzaldi bat euskaraz argitaratu ditugu ItzulBaitaren webgunean, zereginetako bat baitugu euskal itzulpengintzaren inguruan garatzen diren ekimenak sustatzea, horien berri eman eta zabaltzea.
Industria Ministerioak zerbitzu eta eduki digitalak eskaintzen dituzten enpresak bultzatuko ditu, bere internazionalizazioan laguntzeko
2011/07/04Eduki Digitalen Industria Bultzatzeko Planaren baitan dago ekimena. Sareak nazioartean ahalbidetzen dituen negozio aukerak aprobetxatu nahi ditu ekimenak, ekonomia digitalaren eremuan espainiar produktu eta zerbitzuak goraipatzeko.
Oarsoaldeko komunikazio-plana
2011/06/28Bertako biztanleek ezagutu eta parte hartu dezaten Mankomunitateak euskararen alorrean aurrera eramaten dituen ekintzetan...
Meditazio bideratuaren inguruko diskoa
2011/06/28REC RECORDS disketxeak disko berri bat kaleratu du ekainaren 5ean, meditazio bideratuaren inguruan.
Udako ikastaroa: Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua
2011/06/01Langunek, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak, Gipuzkoako Ganberaren elkarlanarekin, ‘Nazioarteratzea, den-dena ez da merkatua’ izeneko ikastaroa antolatu dute EHUren Udako Ikastaroetan. Ikastaroa ekainaren 28an eta 29an izango da.
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra
2011/05/23Hizkuntza ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzeko helburua du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) Master ofizialak.
Elhuyar Fundazioa eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko hitzarmena hizkuntzen industriarako ikerketa-gunea sortzea aztertzeko
2011/04/20Elhuyar Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko duen proiektu batean lankidetzan aritzeko.
Hizkuntzen Industriari buruzko webgunea egin du Europako Batzordeak
2011/04/14Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko webgunea sortu du Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak.