Albisteak

Bidasoako enpresek eleaniztasunaren kudeaketa barneratuko balute, lehiakortasuna areagotu eta lan-merkatu bakarra sortzen lagunduko lukete mugaren bi aldeetan

2014/07/10

Bidasoako enpresetan eta gizartean eleaniztasunaren benetako egoera aztertzeko eta etorkizunean eleaniztasun hori sustatuko duten lan-ildoak ezartzeko, azterketa bat egin dute, eta, bertan, 120 enpresa baino gehiagok, hogei bat zuzendarik eta hizkuntzetako ehun ikasle inguruk parte hartu dute. Eta horren emaitzak aurkeztu dituzte, gaur, FICOBAn egindako jardunaldian

Bruselarako bidaiako deialdia. 2014/06/24-25 - LT-Innovate Summit 2014

2014/05/22

Euskal Herriko Hizkuntzen Industriaren Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Sailaren laguntzarekin, Bruselarako bidai bat antolatu du, LT-Innovate Summit 2014 foroa

UZEIk GARBIRO sortu du Ordenagailuz Lagunduko Itzulpengintzarako tresnen errendimendua hobetzeko @UZEI_

2014/05/14

Itzulpen-zerbitzu profesionalentzat ezinbesteko baliabideak dira gaur egun OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpengintza) tresnak. Itzulpen-memorietan egokia ez den informazioa automatikoki detektatzen eta ezabatzen du GARBIROk

Abian da Prozedura Zibilaren Legea itzuli eta eguneratzeko lana @UZEI_

2014/05/12

Auziak osorik euskaraz izapidetzeko proiektua. Legeen eguneratze-lan horretan UZEI ari da lanean Justizia Sailarekin sinatuta daukan hitzarmenaren bidez

Jardunaldia. 2014/05/21 – 9:30-12:00. Proiektuen kudeaketari buruzko prestakuntza-jardunaldia + 2014ko proiektuak abiaraztea

2014/05/12

Maiatzaren 21an (asteazkena), goizeko 9:30etik 12:00etara, beste lan-saio presentzial bat egingo dugu, proiektuen kudeaketari buruzko trebakuntza-jarduera labur bat eskaini eta lehenetsitako proiektuen zehaztapen-lana amaitzeko

2014/05/07 – 9:30-12:00. Lantaldeak sortzea eta proiektuak definitzea, erakunde interesdunekin batera

2014/04/14

Datorren asteazkenean, maiatzak 7, goizeko 9:30etik 12.00etara, lan-saio presentzial bat egingo dugu, 2014rako lehenetsitako proiektuen berri eman, lantaldeak osatu eta zenbait alderdi zehaztuz joateko

Elduaien Hizkuntza Eskola zentro aztertzaile irekia dira @Elduaien

2014/04/07

Elduaien Hizkuntza Eskola Cambridge English Language Assessment-ek baimendutako zentro irekia bihurtu da hautagai guztientzat azterketak burutzeko, gure zentroetan prestakuntza ikastarorik egin ez duten ikasleez gain

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneetako edukia entzuteko teknologia garatu du @ElhuyarIG

2014/04/04

Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.net webguneetako edukiak dagoeneko molde naturalean entzun daitezke

Eusko Jaurlaritzaren #itzultzaile automatikoaren fase berria @UZEI_

2014/04/04

Lucy Software Ibéricak UZEIren laguntzarekin garatutako itzultzaile automatikoaren bertsio berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

Madrilgo @SpanishCluster eta Euskal Herriko @langune Hizkuntza Industria enpresen arteko topaketa. Madril 2013/04/8-9

2014/04/01

Espainieraren klusterraren eta Langune Elkartearen arteko erlazioa sendotzearren eta lankidetza aukerak bilatzearren, hurrengo apirilaren 8 eta 9an, Madrilen, bi elkarteen arteko topaketa egitea proposatzen dugu

Euskal gaztetxoek aurten lehenengo aldiz hemendik antolatutako udalekuak Txinan igaroko dituzte @InstitutoChinoG #InstitutoChinodeBilbao

2014/03/27

Udalekuek aurrerapauso bat ematen dute aurten Txinara helduz Euskadin sortu, diseinatu eta martxan jarri den programa batekin

LANGUNEren V. Asanblada Orokorra. Euskadiko hizkuntza-industriek 278M fakturatu zituzten 2013an

2014/03/19

Zenbaki horrek esan nahi du % 0,5 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.058 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean

Elhuyar Aholkularitza eta EPIC, enpresetan hizkuntzak kudeatzeko Europako proiektua. Bigarren geldialdia: Bath, Ingalaterra @elhuyar

2014/03/13

Elhuyar Aholkularitzak EPIC (Enhancing and Promoting International business Communication) proiektuaren bidez, hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen egoera aztertzeko ikuskaritza-programan parte hartuko du, Langune kanpoko balioeslea izanik

#langune2014 - 2014ko Batzar Orokorra. Hizkuntzak elkartzen gaitu

2014/02/27

Datorren asteazkenean, martxoaren 12an, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean (Eraikin Zentralean), LANGUNE - Hizkuntza Industrien Elkarteak, 2014ko Batzar Orokorrera gonbidatzen zaituzte

Euskarazko softwarea sortzeko laguntza-tresnak kontsultagai jarri ditu @UzeiBerba -k

2014/02/25

Itzultzaile eta erabiltzaile orokorrentzat laguntza-tresnak eskaintzen ditu webgune berri honek. Lokalizazioak.com helbidean kontsulta daiteke egitasmoa

@plazaberri Hiztegigintza-arloko zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak

2014/02/19

Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaritza berritu duela jakinarazi du Euskaltzaindiak.

'Lingua Gaztea', #gaztea eta @mondragonlingua -rekin ingelesa ikasteko ekimen entretenigarria

2014/02/17

Lingua Gaztea, momentuko abesti ezagunen letrak oinarri hartuta ingelesa ikasteko ekimena, jarri dute abian Gazteak eta MondragonLinguak

Rec Grabaketa Estudioa. Hasi da "Lasa eta Zabala" pelikularen filmaketa

2014/02/07

Urtarrilaren 27an hasi zen "LASA ETA ZABALA", REC Grabaketa Estudioak irudi eta soinu post-produkzioaren arduraduna izango da

@BANAIGA eta @nazaretzentroa. Langileen hizkuntza gaitasunen garapena, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake.

2014/02/06

Urtarrilaren 24an Banaiz Bagara eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar Ikuspegia” izeneko tailerra antolatu zuten Donostiako Kutxazabal Zentroan. Matilde Grunhage-Monetti zuzendutako tailerrean 25 lagun parte hartu zuten (gehienak hizkuntza-teknikariak eta irakasleak). Bertan, hizkuntzetan aditua den alemaniarrak bere azken proiektuetan lortutako emaitzak eta esperientziak ezagutzera eman zituen.

@InstitutoChinoG HSK azterketa ofizialak Bilbon

2014/01/23

Bilboko Txinatar Institutoak HSK azterketa ofizialak arrakastarekin antolatu zituen aurreko 2013ko abenduaren 1ean Bilbon LEHEN ALDIZ. Zorionak!

@langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien sektoreko Gogoeta Estrategikoaren Prozesua 2014-2017. 2013ko uztaila - 2014ko martxoa

2014/01/07

LANGUNEk gogoeta-prozesua hasi du, besteak beste, hurrengo lau urteetarako (2014-2017) lan, proiektu eta jardueren ildoak identifikatzeko asmoz, eskualdean, estatuan eta nazioartean hizkuntza-industrien sektoreko lankidetza eta lehiakortasuna bultzatu eta indartzera bideratuta

Zorionak eta urteberri on!

2013/12/19

Lehenik eta behin, eskerrik asko 2013an gure ondoan izateagatik, zuei esker hezurmamitzen baita Langune proiektua. 2014a hain gertu dugun honetan, urte emankorra opa dizuegu Langune osatzen dugunok, bai eta guregan jarri duzuen konfiantza eskertu ere.

@Elhuyarhiztegia Diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegien webguneak, eta ZT hiztegiaren aplikazioa finalista da ”Gipuzkoa APPs” lehiaketan

2013/12/19

Berriki Diariovasco.com sariak banatu dira Irunen, eta Elhuyar Hiztegien webguneak Euskararen erabilera sustatzen duen webgune onenaren saria jaso du

@Elduaien @lanbideejgv "Ingeles profesionala nazioarteko salerosketan" ikastaroa

2013/12/12

Abenduaren 16an hasiko da Elduaien Hizkuntza Eskolak Lanbiderekin batera emango duen ikastaroa

LANGUNEk, Hizkuntza Industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, sektoreari buruzko informazio saioa antolatu du Bruselan

2013/10/28

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Etxepare institutua eta bazkide diren Elhuyar eta Euskal Herriko Ahotsak enpresekin batera LANGUNEK, Hizkuntza industrien Precluster Elkartea Euskal Herrian, “Elebitasunetik eleaniztasunera, gure industria sarearen lehiakortasuna garatzeko gakoa” izeneko saioa antolatu du

@BiTEZLOGOS eta @Surfilmfestibal 11

2013/07/24

SURFILMFESTIBALa 11. edizioa abiatu zen eta, aurrekoetan bezala, BiTEZ LOGOS aritu zen itzultzen katalogoa, web-edukiak etab.

@mondragonlingua heriotzaren korridoretik bizirik atera den gizon baten interprete izan da

2013/07/23

Ray Krone AEBn heriotza-zigorra jasotzera kondenatuta zegoen, eta MondragonLinguaren interpretazio-atalak haren testigantza itzultzeko enkargua eta ohorea izan zuen, hark euskal irrati publikoari emandako elkarrizketan

@Elduaien. Garatuko “language for english teachers” ikastaroa elduaienek eskainiko du

2013/07/23

IrakasleenEtengabeko Hobekuntzarako planaren barnean Elduaienek Garatu programan parte hartuko du berriz ere, 2013/2014 ikasturtean ikastaro bat eskainiz

@Langune, Euskadiko Hizkuntz Industrien Preklusterraren Elkartea, bulego berria dauka

2013/07/01

LANGUNE proiektuaren bilakaeraren barnean, guztiokin partekatu nahi dugu elkarteak espazio berri bat duela honako helbidean: Mikeletegi pasealekua 56, 0. solairua – 11. bulegoa. Zain gaituzue!

@IxaTaldea (UPV/EHU), Itzulpen automatiko bikainaren bila

2013/07/01

UPV/EHUko IXA Taldea Europako proiektu berri batean hasi berri da itzulpengintza automatikoan jauzi kualitatibo bat emateko: QT Leap. Proiektuaren helburua da perfekziotik urrun dauden egungo itzulpen automatikoen emaitzen kalitatea nabarmen hobetzea. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du