Albisteak
Elduaien eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dute Lanbide Heziketako Irakasleen formakuntza proiekturako
2016/10/28Aurten bigarren urtez Lanbide heziketako irakasleen hizkuntza formakuntza proiektu berritzaileaz arduratuko da Elduaien Hizkuntza Eskola
LANGUNEren VII. Asanblada Orokorra: Euskadiko hizkuntza-industriek 285M fakturatu zituzten 2015an
2016/09/12Zenbaki horrek esan nahi du % 1,93 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.252 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,80 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean
UZEI: Euskararentzat garatutako softwarea darabilen LibreOffice-rako lehen zuzentzailea
2016/06/24Hobelex, euskarazko zuzentzaile eguneratua; software libreko testu-editore erabilienean: Linux, Windows edota MacOSX erabiltzen duen oronen eskura
15 urte Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan adituak prestatzen
2016/05/2415 urte bete dira IXA taldeak, UEUrekin batera, 2001ean HIZTEK graduondokoa martxan jarri zuela
2016ko Batzar Orokorra: Eskertza!
2016/05/24Idatzi honen bitartez joan den astean, maiatzak 20ean, 2016ko Batzar Orokorrean hartu izana eskertu nahi dizuet
EIKENEK+ zuzendaritza batzorde berria hautatu du EDUKI DIGITALEN sorkuntzaren eta banaketaren kluster bezala aritzeko aurrerantzean
2016/03/15EIKENek + bere jardun eremua handitzea erabaki du bazkide gehiago bereganatuz. Hauen artean Ikus-entzunezko Ekoizpeneko enpresa berriak, edota bestelako sektoretakoak, hala nola, Marketing eta Publizitatea, Transmedia Komunikazioa, HIZKUNTZEN INDUSTRIAK, Internet Players-ak, Ekitaldietakoak, Musikako eta beste Sormen Industriaren enpresak ere
Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dute gaur, sei enpresak elkarlanean sortu duten sektoreko hiztegi espezializatua
2014/07/10Sektoreko terminologiaren inguruko 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, eta sei hizkuntzatan kontsultatu daiteke Interneten
Bidasoako enpresek eleaniztasunaren kudeaketa barneratuko balute, lehiakortasuna areagotu eta lan-merkatu bakarra sortzen lagunduko lukete mugaren bi aldeetan
2014/07/10Bidasoako enpresetan eta gizartean eleaniztasunaren benetako egoera aztertzeko eta etorkizunean eleaniztasun hori sustatuko duten lan-ildoak ezartzeko, azterketa bat egin dute, eta, bertan, 120 enpresa baino gehiagok, hogei bat zuzendarik eta hizkuntzetako ehun ikasle inguruk parte hartu dute. Eta horren emaitzak aurkeztu dituzte, gaur, FICOBAn egindako jardunaldian
Bruselarako bidaiako deialdia. 2014/06/24-25 - LT-Innovate Summit 2014
2014/05/22Euskal Herriko Hizkuntzen Industriaren Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Sailaren laguntzarekin, Bruselarako bidai bat antolatu du, LT-Innovate Summit 2014 foroa
UZEIk GARBIRO sortu du Ordenagailuz Lagunduko Itzulpengintzarako tresnen errendimendua hobetzeko @UZEI_
2014/05/14Itzulpen-zerbitzu profesionalentzat ezinbesteko baliabideak dira gaur egun OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpengintza) tresnak. Itzulpen-memorietan egokia ez den informazioa automatikoki detektatzen eta ezabatzen du GARBIROk
Abian da Prozedura Zibilaren Legea itzuli eta eguneratzeko lana @UZEI_
2014/05/12Auziak osorik euskaraz izapidetzeko proiektua. Legeen eguneratze-lan horretan UZEI ari da lanean Justizia Sailarekin sinatuta daukan hitzarmenaren bidez
Jardunaldia. 2014/05/21 – 9:30-12:00. Proiektuen kudeaketari buruzko prestakuntza-jardunaldia + 2014ko proiektuak abiaraztea
2014/05/12Maiatzaren 21an (asteazkena), goizeko 9:30etik 12:00etara, beste lan-saio presentzial bat egingo dugu, proiektuen kudeaketari buruzko trebakuntza-jarduera labur bat eskaini eta lehenetsitako proiektuen zehaztapen-lana amaitzeko
2014/05/07 – 9:30-12:00. Lantaldeak sortzea eta proiektuak definitzea, erakunde interesdunekin batera
2014/04/14Datorren asteazkenean, maiatzak 7, goizeko 9:30etik 12.00etara, lan-saio presentzial bat egingo dugu, 2014rako lehenetsitako proiektuen berri eman, lantaldeak osatu eta zenbait alderdi zehaztuz joateko
Elduaien Hizkuntza Eskola zentro aztertzaile irekia dira @Elduaien
2014/04/07Elduaien Hizkuntza Eskola Cambridge English Language Assessment-ek baimendutako zentro irekia bihurtu da hautagai guztientzat azterketak burutzeko, gure zentroetan prestakuntza ikastarorik egin ez duten ikasleez gain
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak webguneetako edukia entzuteko teknologia garatu du @ElhuyarIG
2014/04/04Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.net webguneetako edukiak dagoeneko molde naturalean entzun daitezke
Eusko Jaurlaritzaren #itzultzaile automatikoaren fase berria @UZEI_
2014/04/04Lucy Software Ibéricak UZEIren laguntzarekin garatutako itzultzaile automatikoaren bertsio berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Madrilgo @SpanishCluster eta Euskal Herriko @langune Hizkuntza Industria enpresen arteko topaketa. Madril 2013/04/8-9
2014/04/01Espainieraren klusterraren eta Langune Elkartearen arteko erlazioa sendotzearren eta lankidetza aukerak bilatzearren, hurrengo apirilaren 8 eta 9an, Madrilen, bi elkarteen arteko topaketa egitea proposatzen dugu
Euskal gaztetxoek aurten lehenengo aldiz hemendik antolatutako udalekuak Txinan igaroko dituzte @InstitutoChinoG #InstitutoChinodeBilbao
2014/03/27Udalekuek aurrerapauso bat ematen dute aurten Txinara helduz Euskadin sortu, diseinatu eta martxan jarri den programa batekin
LANGUNEren V. Asanblada Orokorra. Euskadiko hizkuntza-industriek 278M fakturatu zituzten 2013an
2014/03/19Zenbaki horrek esan nahi du % 0,5 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.058 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean
Elhuyar Aholkularitza eta EPIC, enpresetan hizkuntzak kudeatzeko Europako proiektua. Bigarren geldialdia: Bath, Ingalaterra @elhuyar
2014/03/13Elhuyar Aholkularitzak EPIC (Enhancing and Promoting International business Communication) proiektuaren bidez, hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen egoera aztertzeko ikuskaritza-programan parte hartuko du, Langune kanpoko balioeslea izanik
#langune2014 - 2014ko Batzar Orokorra. Hizkuntzak elkartzen gaitu
2014/02/27Datorren asteazkenean, martxoaren 12an, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean (Eraikin Zentralean), LANGUNE - Hizkuntza Industrien Elkarteak, 2014ko Batzar Orokorrera gonbidatzen zaituzte
Euskarazko softwarea sortzeko laguntza-tresnak kontsultagai jarri ditu @UzeiBerba -k
2014/02/25Itzultzaile eta erabiltzaile orokorrentzat laguntza-tresnak eskaintzen ditu webgune berri honek. Lokalizazioak.com helbidean kontsulta daiteke egitasmoa
@plazaberri Hiztegigintza-arloko zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak
2014/02/19Euskaltzaindiaren Hiztegia, Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaritza berritu duela jakinarazi du Euskaltzaindiak.
'Lingua Gaztea', #gaztea eta @mondragonlingua -rekin ingelesa ikasteko ekimen entretenigarria
2014/02/17Lingua Gaztea, momentuko abesti ezagunen letrak oinarri hartuta ingelesa ikasteko ekimena, jarri dute abian Gazteak eta MondragonLinguak
Rec Grabaketa Estudioa. Hasi da "Lasa eta Zabala" pelikularen filmaketa
2014/02/07Urtarrilaren 27an hasi zen "LASA ETA ZABALA", REC Grabaketa Estudioak irudi eta soinu post-produkzioaren arduraduna izango da
@BANAIGA eta @nazaretzentroa. Langileen hizkuntza gaitasunen garapena, langilearen egoera eta enpresaren emaitzak hobe ditzake.
2014/02/06Urtarrilaren 24an Banaiz Bagara eta Nazaret Zentroak “Bigarren hizkuntzaren garapena lantokian: Europar Ikuspegia” izeneko tailerra antolatu zuten Donostiako Kutxazabal Zentroan. Matilde Grunhage-Monetti zuzendutako tailerrean 25 lagun parte hartu zuten (gehienak hizkuntza-teknikariak eta irakasleak). Bertan, hizkuntzetan aditua den alemaniarrak bere azken proiektuetan lortutako emaitzak eta esperientziak ezagutzera eman zituen.
@InstitutoChinoG HSK azterketa ofizialak Bilbon
2014/01/23Bilboko Txinatar Institutoak HSK azterketa ofizialak arrakastarekin antolatu zituen aurreko 2013ko abenduaren 1ean Bilbon LEHEN ALDIZ. Zorionak!
@langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien sektoreko Gogoeta Estrategikoaren Prozesua 2014-2017. 2013ko uztaila - 2014ko martxoa
2014/01/07LANGUNEk gogoeta-prozesua hasi du, besteak beste, hurrengo lau urteetarako (2014-2017) lan, proiektu eta jardueren ildoak identifikatzeko asmoz, eskualdean, estatuan eta nazioartean hizkuntza-industrien sektoreko lankidetza eta lehiakortasuna bultzatu eta indartzera bideratuta
Zorionak eta urteberri on!
2013/12/19Lehenik eta behin, eskerrik asko 2013an gure ondoan izateagatik, zuei esker hezurmamitzen baita Langune proiektua. 2014a hain gertu dugun honetan, urte emankorra opa dizuegu Langune osatzen dugunok, bai eta guregan jarri duzuen konfiantza eskertu ere.
@Elhuyarhiztegia Diariovasco.com saria jaso du Elhuyar Hiztegien webguneak, eta ZT hiztegiaren aplikazioa finalista da ”Gipuzkoa APPs” lehiaketan
2013/12/19Berriki Diariovasco.com sariak banatu dira Irunen, eta Elhuyar Hiztegien webguneak Euskararen erabilera sustatzen duen webgune onenaren saria jaso du