Albisteak
Hizkuntzen Industriari buruzko webgunea egin du Europako Batzordeak
2011/04/14Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko webgunea sortu du Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak.
OmegaT aplikazioari buruzko ikastaroa
2011/04/05Ordenagailuz lagundutako itzulpenentzako aplikazioa da OmegaT. Miramon Enpresa Digitalak antolatuta aplikazio inguruko ikastaroa egingo dute apirilaren 7 eta 8an. Leku guztiak beteta daude dagoeneko.
Euskara erabiltzeko tresna lagungarriak aritu.eu webgunean
2011/03/17Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko dituen webgunea.
Itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegia
2011/03/02TAUS erakundeak, Elekaren eta Languneren laguntzarekin, itzulpengintzaren automatizazioaz eta berrikuntzaz mintegi bat antolatu du datorren maiatzaren 10ean Donostiako Miramon parke teknologikoan.
Itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du Elhuyar Fundazioak
2011/03/02AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu.
Languneren Batzar Orokorra
2011/03/02Langune elkarteak Batzar Orokorra izango du martxoaren 15ean, Donostian.
6.000 bideo eta 5.000 transkripzio Ahotsak.com-en
2011/03/02Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko sortutako Ahotsak.com webguneak 6.000 bideo pasarte baino gehiago ditu dagoeneko.
META-NET sarea. Hurrengo Mintegia: Challenges for Multilingual Europe
2011/01/29META-NET sarea Europan sortutako bikaintasun-sarea da, Eleaniztasunaren inguruko agente teknologikoak bilduz.
Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat sortu dute
2011/01/24Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat da WikiBhasha, Microsoft Researchek garatua.
Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan
2011/01/04Artikulua 2tzuL-en: "Zenbat euroan / zenbat eurotan; 2 metrora / 2 metrotara".
Ahotsak.com Widgeta: webguneetan itsasteko kodea
2011/01/02Ahotsak.com webgunearen edukiak hedatzeko Widget bat garatu dute, herri bateko ondarea webguneetan itsatsi ahal izateko.
Arratiako hiztegia argitaratu dute
2010/12/22Durangoko azokaren bezperan aurkeztu zuten egileek, Juan Rekaldek eta Angel Larreak, Arratiako hizkera jasotzen duen liburu mardula: Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua. Urteetako lana, ondo dokumentatua, aberatsa eta Arratiako azpieuskalkia ezagutzeko ezinbesteko lanabesa.
Conexia Milestone, urrats berri bat hizkuntzen irakaskuntzan
2010/12/18Conexiak, Mondragón Linguarekin harreman zuzena duen enpresak, MILESTONE © sistema berritzailea abian jarri du. Horren bidez, orain arte arlo teknologikoan emandako urratsak sendotzea lortuko du eta bere linea bidezko erabiltzaileei metodo eraginkor eta malgua eskaintzea.
Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat sortu dute
2010/11/22Wikipedian eduki eleaniztunak sortzeko tresna bat da WikiBhasha, Microsoft Researchek garatua.
Itzultzaile-ikasketak unibertsitate gehiagok eskaintzea nahi du Europako Batzordeak
2010/11/15Bultzada berria eman du Europako Batzordeak Europako unibertsitate gehiagok eskain ditzaten kalitate handiko ikasketak itzultzaile moduan jardun nahi duten ikasleentzat.
Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea
2010/10/22Twitterreko euskarazko jardun guztiaren batzailea garatu du CodeSyntax enpresak.
Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010
2010/09/20Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIE elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz.
Xabier Amurizaren liburu berria: "Euskara batuaren bigarren jaiotza"
2010/09/20Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztu du Xabier Amurizak. Liburuaren eskaintzak dio: "Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei".
Euskara komunikatu? Nor-Nori-Nork
2010/09/20Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun dugu 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian.
Euskarazko bilaketa emaitzak zerbitzatzen hasi da Google
2010/09/20Googleren euskararen erabilpenak urrats bat egin du aurrera: bilaketa batzuetan euskarara murrizten ditu jada emaitzak.
Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean
2010/09/2018.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasotzen ditu.